Johnny Kurutxet euskal diasporako bertsolaria hil da, 78 urtetan
Bertsolaritzaren eta euskal kuturaren erreferentziarik ezagunenetakoa izan da AEBetan, bereziki San Frantziskon. Bizitza osoan euskararen eta euskal kulturaren alde aritu da nekaezin.
Bertsolaritzaren eta euskal kuturaren erreferentziarik ezagunenetakoa izan da AEBetan, bereziki San Frantziskon. Bizitza osoan euskararen eta euskal kulturaren alde aritu da nekaezin.
Formatik haragoko saltsak - Bertsolamintzan planteatzen ziren galderak irakurri nituenean, formatik kanpoko lanketari buruz pentsatzen jarri eta esentziara joan zitzaidan burua, agian zerbait etereoegia izan daitekeen arren. Ezagutzen nauenak badaki [...]
Abendua - [caption id="attachment_60240" align="aligncenter" width="1024"] Arg: Berako Udala[/caption] Abendua da Andra Mari zuriaren plazan… eta Gasteizera baino nire buruak nostalgiara egiten du salto Mikel Urdangarinen abesti ederrarekin. Ez dira [...]
Erantzunaren beharrak egiten gaitu ahul - Bertsolaritzaren magiaren ezaugarri nagusietakoa da bat-bateko erantzuna. Bertsolaria pentsatzen dagoen minutu erdian, haren buruan zarata handia izaten da. Azken-aurreko puntura iristen denean lasaitu egiten [...]
Bertsolamintzako lantaldeak izenburua esleitu zidanean ez zitzaidan gustatu, hainbat gatazka eta zalantza sortzen zizkidalako. Halere, hasieran zegoen bezala mantentzea erabaki dut, batez ere, izenburuak berak sortutako hainbat galderak eraman nautelako testua bera sortzera.
A priori honako galdera hauek sortu zitzaizkidan: Zer da ideologia? Zer da diskurtsoa? Zeri buruz ari gara orain eta hemen zehazki kontzeptu horiek erabiltzen ditugunean? Zer da bertsolaritza? Zer bertsogintza?
Galdera horiek erantzutea edo galdera horietatik abiatuta galdera berriak sortzea izango da, beraz, artikulu honen asmoa.