Trabukoren kantako misterioak
Gazte denboran, kantari hasteko, aski izaten genuen lagunarteko edozein otordu edo festa. Behin eztarriak urratuxe ezkero, atzenerako han hasiko zen baten bat bazterretik: “Kanta zak Trabukona, hi” erreguka, goizuetarra nintzelako edo. Eta ezin baba, kantatu gabe utzi:
Goizuetan bada gizon bat
deitzen zaio Trabuko…
Eta zenbat aldiz ez ote ditugu kantatu, aurretik edo ondotik, urrutira gabe Ituringo Arotzarenak lagun dituztela. Izanez ere, horren ederki paratu zizkigun Mikel Laboak, hauspetik atera eta, biak elkarren ondo ondoan.