Bilaketa: gazte sariketa
Emaitzak: 164

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Berriz zapalduko dut bertso eskola

2024-05-08 Peru Abarrategi

Ez dakit bertsolari guztioi gertatzen zaigun edo ez, niri gertatzen zait. Amaitu zen abestea tokatu zitzaidan txapelketa eta nik oporrak nahi nituen, lanean hilabeteak eta hilabeteak jarraian egiten dituenak bezala, oporrak nahi nituen. Eskertzen dut horrelakoetan lagun talde ez oso bertsozalea izatea, ez dut urrutiegi joan beharrik bertsolaritza mundutik ihes egiteko, Aramaion bertan egin dezaket reset delakoa betiko lagunen artean. Baina bueno, garrantzitsuena, aste honetan berriz ere zapaldu dut bertso eskola.

Alaitz Rekondo: "Jendartea aldatu den heinean aldatu da bertsolaritza ere"

2024-03-01

Ikastolan bertsozaletu, eta 11 urte zituela hasi zen bertso eskolan Alaitz Rekondo Ferrero lesakarra. Geroztik, bertsolari hasieran eta gai jartzaile ondoko urteetan, ibilbide oparoa osatu du. Berea izan zen iazko Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapeldunari txapela paratzeko ardura.

Hunkituta eta pozik paratu zion Alaitz Rekondo Ferrerok Julio Soto Ezkurdiari 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapela. Une berezia izan zen, txapela paratzeko aukera emanez, Nafarroako bertsolaritzaren alde egindako lana eskertu baitzion Nafarroako Bertsozale Elkarteak Rekondori. Haurra zela hasi zen bertsotan, eta geroztik ibilbide oparoa osatu du, batez ere gai jartzaile gisa. Gainera, 2011tik 2023 hasiera arte Bertsozale Elkarteko lehendakaria ere izan da. Txapelketaren zurrunbiloa pasata, Lesakan elkartu da TTIPI-TTAPArekin egun hura oroitu eta bere bertso ibilbideaz solastatzeko.

Janire Arrizabalagak irabazi du aurtengo Berritxu Saria

2023-07-07

Janire Arrizabalagak irabazi du aurtengo Berritxu Saria Janire Arrizabalaga garaile eta Maddi Agirre bigarren Berriatuan jokatutako gazte sariketan. Bertsolari gernikarrak lortu zuen Txapela ekainaren 30ean Berriatuan jokatutako finalean. Saio bakarrera [...]

Espazioak

2023-05-02 Ekhiñe Zapiain

Espazioak - Herrialdeetako eskolartekoak jokatzen hasi diren honetan, hamabortz urteko ni hartan hasi naiz pentsatzen. Gure belaunaldiko gazte gehienek bezala, nik ere kantatu dut gazte sariketetan. Eskolarteko txapelketan hasi eta [...]