Badator Altzako XXIV. Bertso Aroa
Apirilaren 10ean hasiko da. Altzania Kultur Elkarteak, Bizarrain Euskara Elkarteak eta Altzako Bertsozaleak elkarteak antolatu dute apiriletik azarora luzatuko den ekimena.
Apirilaren 10ean hasiko da. Altzania Kultur Elkarteak, Bizarrain Euskara Elkarteak eta Altzako Bertsozaleak elkarteak antolatu dute apiriletik azarora luzatuko den ekimena.
Ikastolan bertsozaletu, eta 11 urte zituela hasi zen bertso eskolan Alaitz Rekondo Ferrero lesakarra. Geroztik, bertsolari hasieran eta gai jartzaile ondoko urteetan, ibilbide oparoa osatu du. Berea izan zen iazko Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapeldunari txapela paratzeko ardura.
Hunkituta eta pozik paratu zion Alaitz Rekondo Ferrerok Julio Soto Ezkurdiari 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapela. Une berezia izan zen, txapela paratzeko aukera emanez, Nafarroako bertsolaritzaren alde egindako lana eskertu baitzion Nafarroako Bertsozale Elkarteak Rekondori. Haurra zela hasi zen bertsotan, eta geroztik ibilbide oparoa osatu du, batez ere gai jartzaile gisa. Gainera, 2011tik 2023 hasiera arte Bertsozale Elkarteko lehendakaria ere izan da. Txapelketaren zurrunbiloa pasata, Lesakan elkartu da TTIPI-TTAPArekin egun hura oroitu eta bere bertso ibilbideaz solastatzeko.
bertsolaritza ikuskizun moderno - Bertsolaritzaren ikur izaerarekin gertatu zen bezala, ikuskizun moderno gisa berregituratzeko ahaleginean ere jauzi kualitatibo bat eman zen foruak galdu berri zituen Hegoaldearen bulkadarekin. Izan ere, ideologikoki [...]
Kinielak egiten hasteko garaia - Olatz Enzunza Mallona, BERRIAn. Hilabeteetako lanaren ondoren, helmugara iritsi da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Larunbatean jokatuko da finala, Bilbo Arena aretoan (Bilbo), eta zortzi bertsolari hauek [...]
«Opari bat da zeure buruari ere aldaketa bat eskatu behar izatea» - Iñigo Satrustegik, BERRIAn. Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazten seigarren aldia du Julio Sotok. Azken urteetako egoerari erreparatuta, azpimarratu [...]