Bilaketa: durangoko azoka
Emaitzak: 37

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Durangoko Azokan eskainiko dizuguna

2017-11-29

Durangoko Azokan eskainiko dizuguna - Urtero bezala, Bertsolari Aldizkaria Durangoko Azokan izango da, eta bertan eskainiko dugunaren berri ematera gatoz. Aurten  ere Landakoko atea hankarekin zabaldu beharko dugu, kaxaz eta [...]

Abendua

2024-12-02 Ekhiñe Zapiain

Abendua - [caption id="attachment_60240" align="aligncenter" width="1024"] Arg: Berako Udala[/caption] Abendua da Andra Mari zuriaren plazan… eta Gasteizera baino nire buruak nostalgiara egiten du salto Mikel Urdangarinen abesti ederrarekin. Ez dira [...]

Bertso ibilbidea: Markina-Xemein

2024-10-07 Josune Aramendi

Markina-Xemein 1952. urtean sortu zen Markinako hiribilduak eta Xemeingo elizateak bat egitearen ondorioz. Artibai eta Urko ibaiek topo egiten duten herri menditsu honen izenaren lehen zatiak asko esaten du bere kokapen geografikoaz. Izan ere, zenbait teoriaren arabera, Markinak “marka” edo “marra” hitzetan dauka jatorria. Hainbat udalerri ditu mugakide: Amoroto eta Berriatua iparraldean, Etxebarria eta Mendaro ekialdean, Eibar eta Mallabia hegoaldean eta Aulesti eta Ziortza-Bolibar mendebaldean. Hala ere, mugak aipatzekotan 70eko eta 80ko hamarkadetan apurtutakoak aipatuko lituzke hemengo askok. Ehunka izan baitziren Pilotaren Unibertsitatea goitizenez ezagutzen den frontoitik amerikak egitera joan ziren gazte zestalariak. Asko joan ziren Filipinetara, Kubara edo Estatu Batuetara Jai Alaiaren urrezko hamarkadetan, baina ez pentsa gutxi direnik Done Jakue bideari jarraiki gure herria igaro asmoz etortzen diren erromesak ere. Gaur, makilarik eta maskorrik gabe, baina bertsoak gurean duen bideari jarraituko diogu.

Kalamuatik Santa Eufemira

bitartin dago Markina

oraintxe dala seirehun urte

edo aurretik egina

jaiotakoak eruten dira

bautizatzera Xemeina

heriotzia datorrenian

daukagu bide berdina (Juan Ibarzabal Buztarri)