Alaia Martin, txapeldun
6.500 bertsozale elkartu ziren Ilunben atzo arratsaldean 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaz gozatzeko. Alaia Martin gailendu da, buruz-burukoan Beñat Gaztelumendirekin kantuan aritu ondoren.
6.500 bertsozale elkartu ziren Ilunben atzo arratsaldean 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaz gozatzeko. Alaia Martin gailendu da, buruz-burukoan Beñat Gaztelumendirekin kantuan aritu ondoren.
Halaxe nabil azken boladan kide gipuzkoarrei begira. Saioren bat bertatik bertara, beste batzuk etxetik… Aulkian eserita. Lasai. Batzuengatik poza bezala beste batzuengatik min hartuz. Badakigu nolakoak diren txapelketak. Erabat justuak inoiz ez, mingarriak askorentzat. Gogorrak beti parte hartzaile guztientzat. Gure lagun Luzek behin esan zuen bezela:” lau karamelo eta dozenako belarrondoko. Horixe duk txapelketa!”
Estereotipoak - Bertsolaritzan estereotipoei izkin egiten saiatzen gara, bakoitzarekiko dauzkagun aurreiritziak ezabatzen, ere bai. Lortzen dugu? Noski ezetz. Denok espero dugu norbaitekiko zerbait. Ukaezina da hori. Eta bertsotan ari garela, [...]
Eduki eta ideologiaren lanketa - Bertso eskoletan formatik haragoko lanketarik egiten da? Denok dugu ideologia bat, mundu ikuskera bat, izaera bat. Gurekin eramaten dugu goazen lekura. Bertso eskoletan forma lantzera [...]
Aitor Bizkarrak irabazi zuen Aramaioko Kopla Txapelketa - Aramaioko kopla txapelketaren V. edizioa jokatu zen azaroaren 15ean. Zortzi lagun aritu zen kantuan: Aitor Bizkarra, Igor Elortza, Ekhiñe Zapiain, Erika Lagoma, [...]