Olinpikoki
Olinpikoki - Gerturatzen behar dute hurrengo olinpiar jokoek, bazirenik gogoratzen ez ginen kirolari eta atletak medioetan existitzen hasi dira eta. Batzuk lehen aldiz sailkatuko dira; beste asko, dominak eskuratutakoak eta [...]
Olinpikoki - Gerturatzen behar dute hurrengo olinpiar jokoek, bazirenik gogoratzen ez ginen kirolari eta atletak medioetan existitzen hasi dira eta. Batzuk lehen aldiz sailkatuko dira; beste asko, dominak eskuratutakoak eta [...]
Haira Aizpurua eta Irantzu Idoate - Joanes Etxebarri, Ipar Euskal Herriko Hitzan. Haira Aizpurua Ibargarai eta Irantzu Idoate Funosas Belaunaldi berekoak, bertsolariak, hainbat lehiaketaren irabazleak… Lehian usu parekatuak izanik ere, [...]
Iazko urte bukaeran Zaballako espetxean izan nintzen kantuan. Badakit ez zela bertan egiten zen lehen bertso saioa. Are, azken hilabeteetan ekimen kultural pila bat egin dituzte bertan; antzerkiak, kontzertuak, liburu aurkezpenak, bertso saioak… baina niretzako lehendabizikoa izan zen espetxean kantuan. Ez dakit lehen aldiek beti dakarten xarma berezi bat ala horrela etiketatzen ditugun nahigabe. Dena dela, niretzako lehen aldi berezia izan zen, eta hargatik, bizitu nuenaren lekukotza uzteko premia sortu zait urte erdi beranduago.
Ez da oso herri bertsozalea gurea. Hala ere, urtean bertso saio dexente antolatzen dira bertan. Dela Udala, Gaztetxea, askotariko herri mugimendua edo Bertso Eskola eta Karrikestu Elkartearen arteko elkarlana. Niri, Bertso Eskolako kide eta herritar bezala, horietako batzuetan parte hartzea tokatzen zait, noski. Kantuan ez bada, antolakuntzan. Eta egia esan, ez dakit bietako zeinek sortzen didan buruko min gehiago. Bietan nahasten dira beti ilusioa eta ardura.
Itsasondoko Iraola baserrian jaio zen 1956eko martxoaren hogeita hamaikan. Amak sarri gogorarazten zion negua gogorra izan zela oso, pinuak gorritu zituenekoa, leku ospel edo laiotzetan izotza kendu gabe hilabetetik gora, ia berrogei egun, egon zenekoa.