Korsika. Chjami è rispondi: tradizio arkaiko eta bizia
Chjami è rispondi (deia eta erantzuna) Korsikako kantu inprobisatua da, eta izenak dioen bezala, eskaera bati erantzun bat ematean datza. Bi poetaren arteko kantu txandakatua da: gai jakin bati buruzko argudioak eman behar dituzte, arau zorrotzak betez. Iraganean, oso presente zegoen landa ingurunean, eguneroko bizitzako edozein unetan eta, batez ere, jaietan (gaualdiak, azokak, ezkontzak, etab.). Gaur egun, zenbait faktorek eraginda, biziberritze zeinuak ikus daitezke; batetik, adierazpen modu berriengatik (sare sozialak, eszenaratzeak, etab.); bestetik, erakundeak kontuan hartzen hasi direlako (politika, ikerketa eta Frantziako Hezkuntza); eta, azkenik, antolatzaile sarearengatik (inprobisatzaileen sarea, eskualdekoak eta Mediterraneoko beste lekuetakoak).