Orain dela gutxi ikasi dut teaser eta trailer hitzak ez direla sinonimoak. Biak ala biak dira ikus-entzunezko bat estreinatu aitzinetik sortu eta jakin-minera eta emoziora heltzea asmo duten aurrerakinak; lehendabizikoa baina, motzagoa eta orokorragoa omen da, eta bigarrenak xehetasun gehiagoko ikuspegia eskaintzen omen du tramaren eta pertsonaien inguruan. Kontuak kontu, aldizkari honen udako alean izanen dugun erreportai baten teaser edo trailerra izatea du xede hurrengo testuak. Ez dakit motza ala zehatza izanen den. Aurrerapen bat, bertzerik gabe, zuek erabaki zein motatakoa.