Kalean da udazkeneko alea: Euzko Pizkundeko mugida eta suntsipena
Ale bat eskuratu nahi izanez gero idatzi administrazioa@bertsolari.eus helbidera edo jo ELKAR-eko zein zure ondoko liburudendetara.
Ale bat eskuratu nahi izanez gero idatzi administrazioa@bertsolari.eus helbidera edo jo ELKAR-eko zein zure ondoko liburudendetara.
Gaur gauean, urriak 17, 88 urte faxistek Jose Ariztimuño, Aitzol, hil zutena. Fusilamendu pelotoiaren aurrean ez zuela isilik gelditu nahi irakurri berri dut. Soldaduei tiro egitea kosta egin omen zitzaien, behin eta berriz agindu behar izan omen zieten su egiteko. Hala ere, josi zuten, josi, balaz, 1936ko urriaren 17aren eta 18aren arteko gau hartan.
Ez naiz sekula bertso zeremonikoen zalea izan. Urtebetetze, ezkontza, Eguberri… ospakizunak hobe bertsorik gabe, pentsatu izan dut, gainera. Gauza bakoitza bere lekuan eta garaian. Zerbaitetarako daude Zorionak zuri, Unblenble eta Hator hator euskal kantutegian. Hobe hortik tira nik neure sormenetik baino.
Pixkanaka itzali zaigu Nikolas Segurola, Matxinbentako Largarateko semea. Gizakiak ez dio gizaki izateari uzten azken arnasara arte, eritasuna eta ahulezia ere bereak ditu, baina Nikolasek aspaldixko utzi zion Nikolas izateari.
Portuak eta Aingurak - Aitor Bizkarrak Portuak eta Aingurak. Itsas-alegia laguntasunari sortarekin irabazi du 40. Basarri Saria. Zortzi bertso hamarreko handian. Bizkarrak laguntasun ereduak deskribatzen ditu, besteak beste, itsasoarekin lotutako erregistroarekin. [caption id="attachment_58645" [...]