Bilaketa: Xabier Amuriza
Emaitzak: 135

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Musikaren, literaturaren eta bertsolaritzaren arteko lotura mintzagai

2024-12-09

Bertsolaritzaren eta musikaren arteko harremana izango da eztabaidagai Bidebarrieta Kulturgunean datorren bihar, asteartea, azaroak 10. ‘Literaturarekin elkarrizketak XXI. mendean’ zikloaren baitan antolatu da solasaldia. Liburutegiko areto nagusian egingo da, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, eta sarrera librea izango da leku guztiak bete arte.

Bertsolaritza ideologikoki lerraturik dago? Ideologia uniforme bat dago? Gaur egun bada desadostasunik diskurtsoan?

2024-11-29 Oihana Arana

Bertsolamintzako lantaldeak izenburua esleitu zidanean ez zitzaidan gustatu, hainbat gatazka eta zalantza sortzen zizkidalako. Halere, hasieran zegoen bezala mantentzea erabaki dut, batez ere, izenburuak berak sortutako hainbat galderak eraman nautelako testua bera sortzera.

A priori honako galdera hauek sortu zitzaizkidan: Zer da ideologia? Zer da diskurtsoa? Zeri buruz ari gara orain eta hemen zehazki kontzeptu horiek erabiltzen ditugunean? Zer da bertsolaritza? Zer bertsogintza?

Galdera horiek erantzutea edo galdera horietatik abiatuta galdera berriak sortzea izango da, beraz, artikulu honen asmoa.

Libreko bertsogintza - Errealitatea, aukerak eta mugak

2024-11-22 Jexux Mari Irazu

Bertsozale Elkarteak antolatzen duen Bertsolamintza gogoeta jardunaldietarako idatzi ditudan lerrootan libreko bertsogintzaren zenbait klabe aletuko ditut. Hona hemen zortziko txikian esanda:

  1. Libreko bertsogintzak gaur eguneko plazan duen neurria.
  2. Libreko bertsogintzak bertsolari baten bertso bidean duen presentzia.
  3. Libreko bertsogintzaren mapa tematikoaz ariko naiz: aukerak eta mugak.
  4. Libreko bertsogintzaren zenbait klabe, jardun mekanika horren zenbait gako, nire ustez garrantzitsuak direnak.
  5. Libreko bertsogintzaren kostu energetikoaz eta alde laborala.
  6. Libreko bertsogintzaren antolakuntza oinarria.
  7. Libreko bertsogintzak gaur eguneko bertsolaritzaren ekosistema orokorrean betetzen duen funtzioa.
  8. Amaitzeko, ondorio orokor batzuk planteatuko ditut, libreko bertsogintzaren gaurko errealitatea eta biharko proiekzioa eginez.

Ohartxo bat: Eskatuko dizut, irakurle, libreko bertsogintzari buruzko ideia hauek irakurtzen ari zarela, Eskolarteko Txapelketako bertsolari bat presente izatea zure buruan.