Bilaketa webgunean Bilatu aldizkarietako artikuluak
Bertso plazan dauden, eta, batez ere, ez dauden diskurtso eta gorputzak
Nork eta zer kantatzen duen aspaldiko eztabaida da bertso munduan, baina garai eta belaunaldi bakoitzari bere hausnarketak egitea dagokio. Bertsozale Elkarteak, horren inguruan eztabaidarako udako ikastaroak egin zituen ‘Nondik eta zeri ari gatzaizkio bertsotan?’.
Ipar Euskal Herriko bertso eskoletan izena emateko epea zabalik da
Zuberoa, Lapurdi eta Baxenafarroako bertso eskoletan izena emateko epea zabalik da, urriak 18 bitarte. 34 bertso eskola ezberdin izango dira, eta irailaren 23an ekingo diete ikasturteari.
Nondik eta zeri ari gatzaizkio bertsotan: UIKeko ikastaroa uztailaren 4ean eta 5ean
UIKeko ikastaroa uztailaren 4ean eta 5ean - Uda Ikastaroan bat-bateko bertsogintza garaikideko hainbat kezka plazaratu nahi dira: gai bati kantatzeko zilegitasuna; bertsolaritzan diren ideologiak eta diskurtsoak; gai sozio-politikoen lekua; etika [...]
Baserritarren saio(nara)
Badira agenda saioz betetzen jarraitzen duten Santu jakinak. Badira, ospakizun tradizio luze baten gainbehera irudikatzen dutenak ere, herriren bateko jaiekin koaliziorik ezean. Ia desagertutako bat izan liteke San Jose, orain aitaren egunarekin gehiago lotuko dena kasi, Joserekin eta arkumearekin baino. Beste bat da, oraindik zenbait herritan ospatzen den San Isidro, edo baserritarren eguna.