Bilaketa: Txirrita
Emaitzak: 178

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Cantas bem, mas não me alegras

2024-11-05 Garbiñe Larrea - Belagilea

Cantas bem mas não me alegras - [caption id="attachment_59562" align="aligncenter" width="1500"] Arg: Dani Blanco, ARGIA[/caption] Kanpotik atalerako artikulu hau Loriak udan ihintza bezela maite det dama gazte bat esaldiarekin neukan [...]

Herriaren ahotsa onartuko duzu

2024-10-22

Gaur gauean, urriak 17, 88 urte faxistek Jose Ariztimuño, Aitzol, hil zutena. Fusilamendu pelotoiaren aurrean ez zuela isilik gelditu nahi irakurri berri dut. Soldaduei tiro egitea kosta egin omen zitzaien, behin eta berriz agindu behar izan omen zieten su egiteko. Hala ere, josi zuten, josi, balaz, 1936ko urriaren 17aren eta 18aren arteko gau hartan.

Perpetua Saragueta nafarra, euskal idazle aitzindaria

2024-10-02 Reyes Ilintxeta

Beste pertsona batzuen bizitzak ezagutzea beti izan da eta izanen da interesgarria, eta are gehiago zerbait ikasteko aukera ematen digutenean. Hau da Perpetua Saragueta Mezkiritzeko idazlea eta Trinidad Urtasun bertsolari baztandarraren kasua. Idazlea lehena eta bertsolaria bigarrena. Emazte-senarra. Ez zuten bizimodu erraza izan eta zailtasun eta oztopo latzen gainetik, gogotik lan egin zuten aurrera ateratzeko. Eta beti euskara erdigunean jarrita. Gerra aurretik emakume gutxik idazten eta argitaratzen zuten euskaraz, baina Perpetua Saragueta nafarrak hainbat argitalpenetan egin zuen, herria eta euskararekiko maitasunak, irakurtzeko zaletasunak eta idazteko grinak bultzatuta. Oso eredu inspiratzailea, gaur egun esaten den bezala.

Galerianoaren kantua

Esan daiteke Martin Larralde euskaldun askoren iruditeria kolektiboaren parte dela, Pantxoa eta Peioren ahotik ezagun egin, eta Joseba Sarrionandiak poema batean aipatu eta Ruper Ordorikak kantuan jarri zuenez geroztik. Baina, menturaz, ezezagun gerta ahal zaizkigu bere ibilbidea, epaiketa eta bertsolaritzak bere bizitzan izan zuen pisua. Edan dezagun ardo mindua historiaren tabernan, gure galtzaile ikonikoenetako baten konpainian. Kamarero!