Bilaketa: Negu
Emaitzak: 177

Zehaztu artikuluen bilaketa:

GBT24: Zehaztu dira final-laurdenak

2024-10-07

Zehaztu dira final-laurdenak - Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren azken final-zortzirena jokatu zen Azpeitiko Soreasu antzokian herenegun. Maider Arregi gailendu zen. Maider Arregi Markuleta -------- 489,5  Asier Azpiroz Iztueta  ------------489,5   Haizea Arana Cardenal [...]

Bertso ibilbidea: Markina-Xemein

2024-10-07 Josune Aramendi

Markina-Xemein 1952. urtean sortu zen Markinako hiribilduak eta Xemeingo elizateak bat egitearen ondorioz. Artibai eta Urko ibaiek topo egiten duten herri menditsu honen izenaren lehen zatiak asko esaten du bere kokapen geografikoaz. Izan ere, zenbait teoriaren arabera, Markinak “marka” edo “marra” hitzetan dauka jatorria. Hainbat udalerri ditu mugakide: Amoroto eta Berriatua iparraldean, Etxebarria eta Mendaro ekialdean, Eibar eta Mallabia hegoaldean eta Aulesti eta Ziortza-Bolibar mendebaldean. Hala ere, mugak aipatzekotan 70eko eta 80ko hamarkadetan apurtutakoak aipatuko lituzke hemengo askok. Ehunka izan baitziren Pilotaren Unibertsitatea goitizenez ezagutzen den frontoitik amerikak egitera joan ziren gazte zestalariak. Asko joan ziren Filipinetara, Kubara edo Estatu Batuetara Jai Alaiaren urrezko hamarkadetan, baina ez pentsa gutxi direnik Done Jakue bideari jarraiki gure herria igaro asmoz etortzen diren erromesak ere. Gaur, makilarik eta maskorrik gabe, baina bertsoak gurean duen bideari jarraituko diogu.

Kalamuatik Santa Eufemira

bitartin dago Markina

oraintxe dala seirehun urte

edo aurretik egina

jaiotakoak eruten dira

bautizatzera Xemeina

heriotzia datorrenian

daukagu bide berdina (Juan Ibarzabal Buztarri)

Galerianoaren kantua

Esan daiteke Martin Larralde euskaldun askoren iruditeria kolektiboaren parte dela, Pantxoa eta Peioren ahotik ezagun egin, eta Joseba Sarrionandiak poema batean aipatu eta Ruper Ordorikak kantuan jarri zuenez geroztik. Baina, menturaz, ezezagun gerta ahal zaizkigu bere ibilbidea, epaiketa eta bertsolaritzak bere bizitzan izan zuen pisua. Edan dezagun ardo mindua historiaren tabernan, gure galtzaile ikonikoenetako baten konpainian. Kamarero!