Aro(a) berri baten hasiera
Ertz eta ñabardura asko izan zituen atzoko Arabako bertsolari txapelketako finalak: ikuspegi berriak eta, batez ere, bertso on dezente.
Manex Agirrerekin aritu da buruz-burukoan, 700 bertsozaleren aitzinean.
Arabako txapelketa hasi zela 40 urte bete dira aurten, eta lehen edizio hartan kantatu zuen bertsolarietako bat da Xabi Rico. 80ko hamarkadan Arabako lehen bertso eskolen sortzaile eta bultzaltzaile izan zela nabarmendu du Bertsozale Elkarteak.
Aurtengo martxoan Bertsolamintza, bertsoaren inguruko hausnarketen plazak, beste edizio bat izango du, “Nondik eta zeri kantatzen diogu?” lelopean. Martxoaren 13an hasiko da Gasteizen, eta 23an amaituko da, Amasa-Villabonan.
Iragan larunbatean jokatu zen bigarren finalerdia Dulanziko Kultur Etxean, eta Asier Otamendik eskuratu zuen finalerako txartela.