Bilaketa: Entzule
Emaitzak: 485

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Bertso ibilbidea: Markina-Xemein

2024-10-07 Josune Aramendi

Markina-Xemein 1952. urtean sortu zen Markinako hiribilduak eta Xemeingo elizateak bat egitearen ondorioz. Artibai eta Urko ibaiek topo egiten duten herri menditsu honen izenaren lehen zatiak asko esaten du bere kokapen geografikoaz. Izan ere, zenbait teoriaren arabera, Markinak “marka” edo “marra” hitzetan dauka jatorria. Hainbat udalerri ditu mugakide: Amoroto eta Berriatua iparraldean, Etxebarria eta Mendaro ekialdean, Eibar eta Mallabia hegoaldean eta Aulesti eta Ziortza-Bolibar mendebaldean. Hala ere, mugak aipatzekotan 70eko eta 80ko hamarkadetan apurtutakoak aipatuko lituzke hemengo askok. Ehunka izan baitziren Pilotaren Unibertsitatea goitizenez ezagutzen den frontoitik amerikak egitera joan ziren gazte zestalariak. Asko joan ziren Filipinetara, Kubara edo Estatu Batuetara Jai Alaiaren urrezko hamarkadetan, baina ez pentsa gutxi direnik Done Jakue bideari jarraiki gure herria igaro asmoz etortzen diren erromesak ere. Gaur, makilarik eta maskorrik gabe, baina bertsoak gurean duen bideari jarraituko diogu.

Kalamuatik Santa Eufemira

bitartin dago Markina

oraintxe dala seirehun urte

edo aurretik egina

jaiotakoak eruten dira

bautizatzera Xemeina

heriotzia datorrenian

daukagu bide berdina (Juan Ibarzabal Buztarri)

Amaierarik gabe

2024-10-03 Eneko Lazkoz

Otordutako saioak izango dira bertsotan gehien disfrutatzen ditudanak ziurrenik. Ahalegin oso handia eskatzen duten arren, izugarri gozatzen dut ederki kostata ekarri ohi den lehen bertso horretatik  abiatu eta hortik ordubetera edo bi ordura botatzen duzun azken bertsorainoko bidaia hori.Tartean denetarik senti dezakezun bidaia hori. Batzuetan ezintasunetik ahal bezain txukun eusten… bestetan aisago, entzuleekin konektatu eta giro ederra sortzea lortuz… konplize bihurtzen den bertsokidearekin ongi moldatzea beti ez da lortzen…

Jone Makazaga: “Publiko zabalagoaren eta latinezko poema klasikoen artean zubiak eraikitzea lortu dugula uste dut”

2024-09-26 Juan Luis Zabala

Latindar autoreen poemak gaur egungo bertsolaritzako eta pastoraletako moldeetara egokitu, eta horri buruzko gogoeta egin du Jone Makazagak izenburutzat Latinezko poesia bertsotan euskaratzeaz: itzulpen musikatua eta gogoeta duen gradu amaierako lanean. EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Bertsozale Elkarteak emandako GrAL sariaren laguntza izan du horretarako.

Tresna da Xilaba

2024-09-23 Haize Lekuona

Askori plazarako bidea argitu digun lanpara izan da Taldekako Xilaba. Irailaren 22an Ozazen hasi eta azaroaren 18an Aiherran bukatu den txapelketa honek koadro batean enmarkatzeko moduko oholtzak eskaini dizkigu. Terapia.