Sua falta zaigu
Sua falta zaigu - Su txiki bat aipatzen zuen Asier Azpirozek bere makarrizketan, eta noizbait su bizi izandako horren kedarrei puzka hasi naiz, ea goritzen ikus nitzakeen. Niri ez zitzaidan, [...]
Sua falta zaigu - Su txiki bat aipatzen zuen Asier Azpirozek bere makarrizketan, eta noizbait su bizi izandako horren kedarrei puzka hasi naiz, ea goritzen ikus nitzakeen. Niri ez zitzaidan, [...]
Otordutako saioak izango dira bertsotan gehien disfrutatzen ditudanak ziurrenik. Ahalegin oso handia eskatzen duten arren, izugarri gozatzen dut ederki kostata ekarri ohi den lehen bertso horretatik abiatu eta hortik ordubetera edo bi ordura botatzen duzun azken bertsorainoko bidaia hori.Tartean denetarik senti dezakezun bidaia hori. Batzuetan ezintasunetik ahal bezain txukun eusten… bestetan aisago, entzuleekin konektatu eta giro ederra sortzea lortuz… konplize bihurtzen den bertsokidearekin ongi moldatzea beti ez da lortzen…
Galderak - Powered by RedCircle Galderak? Bai, galderak. Erantzun bat jasotzeko egiten dira normalean. Normalean? Beno, batzuetan erantzuna jakinda ere egiten ditugu, gizakion gauzak…. Galderak. Kontatu al [...]
Emeki Emakume Elkartea, Hondarribiko elkartea da, duela 30 urte baino gehiago sortu zen, eta egun lanean jarraitzen du. 1992an antolatu zuten bi gizonezkok eta bi emakumezkok kantatuko zuten bertso saioa, ez zuten Euskal Herriko lehen bertso saio parekidea izango zenaren segurantzarik, baina aurrera urratsa egiteko garaia bazela iruditzen zitzaien, eta berek eman zuten.
Hamaika Telebistako Esker Onez saioan atal bat eskaini diote Estitxu Arozenari. Jarraian duzu ikusgai.