Bilaketa: BERTSO ESKOLA
Emaitzak: 932

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Ramuntxo Christy - Zuri ta gorriz

2024-07-17

Ramuntxo Christy, BERRIAn. Ramuntxo Christy. Aiherran (Nafarroa Beherea) jaioa, 1980an. 2000az geroztik Amikuzen bizi da eta Zuberoan lan egin. Hain zuzen ere, gaztetatik izandako bertso zaletasuna Mauleko bertso eskolan garatu [...]

Olinpikoki

2024-07-05 Oihana Iguaran

Olinpikoki - Gerturatzen behar dute hurrengo olinpiar jokoek, bazirenik gogoratzen ez ginen kirolari eta atletak medioetan existitzen hasi dira eta. Batzuk lehen aldiz sailkatuko dira; beste asko, dominak eskuratutakoak eta [...]

Gernika

2024-05-27 Ekhiñe Zapiain

Iazko urte bukaeran Zaballako espetxean izan nintzen kantuan. Badakit ez zela bertan egiten zen lehen bertso saioa. Are, azken hilabeteetan ekimen kultural pila bat egin dituzte bertan; antzerkiak, kontzertuak, liburu aurkezpenak, bertso saioak… baina niretzako lehendabizikoa izan zen espetxean kantuan. Ez dakit lehen aldiek beti dakarten xarma berezi bat ala horrela etiketatzen ditugun nahigabe. Dena dela, niretzako lehen aldi berezia izan zen, eta hargatik, bizitu nuenaren lekukotza uzteko premia sortu zait urte erdi beranduago.

Antolatzailearen arrakasta

2024-04-30 Eneko Lazkoz

Ez da oso herri bertsozalea gurea. Hala ere, urtean bertso saio dexente antolatzen dira bertan. Dela Udala, Gaztetxea, askotariko herri mugimendua edo Bertso Eskola eta Karrikestu Elkartearen arteko elkarlana. Niri, Bertso Eskolako kide eta herritar bezala, horietako batzuetan parte hartzea tokatzen zait, noski. Kantuan ez bada, antolakuntzan. Eta egia esan, ez dakit bietako zeinek sortzen didan buruko min gehiago. Bietan nahasten dira beti ilusioa eta ardura.