Kalean da udazkeneko alea: Euzko Pizkundeko mugida eta suntsipena
Ale bat eskuratu nahi izanez gero idatzi administrazioa@bertsolari.eus helbidera edo jo ELKAR-eko zein zure ondoko liburudendetara.
Ale bat eskuratu nahi izanez gero idatzi administrazioa@bertsolari.eus helbidera edo jo ELKAR-eko zein zure ondoko liburudendetara.
Beste pertsona batzuen bizitzak ezagutzea beti izan da eta izanen da interesgarria, eta are gehiago zerbait ikasteko aukera ematen digutenean. Hau da Perpetua Saragueta Mezkiritzeko idazlea eta Trinidad Urtasun bertsolari baztandarraren kasua. Idazlea lehena eta bertsolaria bigarrena. Emazte-senarra. Ez zuten bizimodu erraza izan eta zailtasun eta oztopo latzen gainetik, gogotik lan egin zuten aurrera ateratzeko. Eta beti euskara erdigunean jarrita. Gerra aurretik emakume gutxik idazten eta argitaratzen zuten euskaraz, baina Perpetua Saragueta nafarrak hainbat argitalpenetan egin zuen, herria eta euskararekiko maitasunak, irakurtzeko zaletasunak eta idazteko grinak bultzatuta. Oso eredu inspiratzailea, gaur egun esaten den bezala.
Chat BDB - Jone Uria, BERRIAn. Jone Uria Albizuri. Getxon (Bizkaia) jaioa, 1990ean. Matematikan doktore da, eta irakasle ari da Euskal Herriko Unibertsitatean. 9 urterekin San Nikolas ikastolan eskolaz kanpoko bertsolaritza [...]
«Uztapide eta Xalbador. Bi adiskide mugaz gaindi» liburua ondu du Pako Aristik, Zestoako eta Urepeleko udalen bultzadaz. Adiskidetasun eder baten kronika da. Xabier Amurizaren hitzaurrea jantzita datorren lana bertso garai oso baten kronika ere bada, ñabardura ederrez zorroztua.
Lesaka - Herriko bestak beti izaten dira gazte guztientzat gozamena goratu dezagun denok Lesaka herri polit eta txukunena Lesakari, herri maiteari txoko politagorik ez dugu ikusi Agur beti, gure [...]