Bilaketa: "ez da kasualitatea"
Emaitzak: 72

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Neguko bertso plana azaroaren 29an eta 30ean

2024-11-18

Neguko bertso plana azaroaren 29an eta 30ean - Bertso-eskoletako gazteen arteko harremanak sendotzea beti izan da Bizkaiko Bertsozale Elkartearen xedeetako bat, eta, oraingoan ere, helburu horrekin antolatu dute BBK sariketarekin [...]

Duintasuna bertsotan

2024-11-15 Maite Aristegi

Duintasuna bertsotan - —Aizan, hirurogeiak beteak dittun? —Bai, batera najoian. —Primeran, orduan parte hartu heike! Eta bertsotxo batzuk idazteaz gain, gai honi zabalpena emoten be lagunduko doskun, ezton? Eta horrelaxe, [...]

Bertso ibilbidea: Markina-Xemein

2024-10-07 Josune Aramendi

Markina-Xemein 1952. urtean sortu zen Markinako hiribilduak eta Xemeingo elizateak bat egitearen ondorioz. Artibai eta Urko ibaiek topo egiten duten herri menditsu honen izenaren lehen zatiak asko esaten du bere kokapen geografikoaz. Izan ere, zenbait teoriaren arabera, Markinak “marka” edo “marra” hitzetan dauka jatorria. Hainbat udalerri ditu mugakide: Amoroto eta Berriatua iparraldean, Etxebarria eta Mendaro ekialdean, Eibar eta Mallabia hegoaldean eta Aulesti eta Ziortza-Bolibar mendebaldean. Hala ere, mugak aipatzekotan 70eko eta 80ko hamarkadetan apurtutakoak aipatuko lituzke hemengo askok. Ehunka izan baitziren Pilotaren Unibertsitatea goitizenez ezagutzen den frontoitik amerikak egitera joan ziren gazte zestalariak. Asko joan ziren Filipinetara, Kubara edo Estatu Batuetara Jai Alaiaren urrezko hamarkadetan, baina ez pentsa gutxi direnik Done Jakue bideari jarraiki gure herria igaro asmoz etortzen diren erromesak ere. Gaur, makilarik eta maskorrik gabe, baina bertsoak gurean duen bideari jarraituko diogu.

Kalamuatik Santa Eufemira

bitartin dago Markina

oraintxe dala seirehun urte

edo aurretik egina

jaiotakoak eruten dira

bautizatzera Xemeina

heriotzia datorrenian

daukagu bide berdina (Juan Ibarzabal Buztarri)