Maddi eta oreina - Amaia Elizagoien eta Irati Celestino
Bertsolari Aldizkaria
2022-11-23
Maddi eta oreina –
Powered by RedCircle
Senak agintzen digu aztarnei segika aritzea. Horrela ikasi genuen eskolan. Gure arabasoek landareen eta animalien pistak jarraituz eta hauek baliatuz biziraun zutela. Gaur egun moduak eta harrapakinak erabat aldatu dira, baina zerbaitek erraten digu bilaketak jarraitu behar duela. Zenbat aldiz ikusi ote ditugu bertsolariak errima perfektuaren peskizan, musikariak barrenak aitortutakoa adierazteko doinuaren bilaketa amaigabean, edo kontalariak paradigma unibertsalek dakarten ziurgabetasunari erantzungo dioten kondairen bila…
Ahotsa: Amaia Elizagoien
Gitarra: Irati Celestino
Musika: Ura ixuririk (Egun argi hartan, 1985, Elkar)