Odei Barroso: Errimaren ertzetan

Errimaren ertzetan –

 

Errimaren ertzetan

 

Bertsolarien biblia moduko bat izan da, errimari dagokionez, Xabier Amurizak idatzi zuen “Hiztegi Errimatua“. Odei Barrosoren iritziz arauak estu betetzera ohitu dira bertsolariak, eta horrek segurtasun moduko bat ematen die. Denok ulertu omen dugu, urteen eta praktikaren poderioz, zer den errima ona eta zer errima txarra. Baina ba al da errima onik eta txarrik? Beste hizkuntza batzuetan errima ulertzeko malgutasun handiagoa daukate, eta Barrosoren iritziz, bide horretan hemen ere pausoak emango bagenitu asko aberastuko litzateke bertsolaritza bera.

Arrisku gutxi hartzen dira errimari dagokionez.  Errima ekartzeko dugun modu aski mekaniko horrek ere, agian, errimaren arloari sortzaile izateko funtzioa kentzera eraman gaitu.

Kontsonanteen eta bokalen rola, multisilabikoen indarra, semantikotasunak sortzen dituen indarguneak… Errima zabal hartzeak gehiago harritzeko aukera eman dezake.

Eraman ditzagun errimatzeko moduak ertzetara, belarriari lekua utziz.

 

 

Powered by RedCircle

 

Errimaren ertzetan