Erreportajeak

Belateko lapurrak

Gehiengoa ez da Belateko portuan gelditzen, pasa baizik. Bertatik igarotzen da Iruñea eta Irun lotzen dituen bide gatazkatsua: bere egoera kaskarra medio hamaika bizitza ebaki ditu, eta, ondorioz, inguruko herritarrak makina bat protesta egindakoak dira. Badirudi errepidean hobekuntzak egingo direla hurrengo urteetan, eta probestu dezagun, beraz, bidea pausaleku bilakatzeko aukera hurrengo orrietan zehar.

Baztan eta Ultzama lotu dituen xendra honek historia luzea dauka, eta istorio ugari biltzen ditu bere baitan. Bidaia dezagun XIX. mende hasierara, bertsoz zein hitz lauz Euskal Herrian izan diren bidelapur sonatuenetako batzuen berri izateko: Belateko lapurrak.

Arnasestutik irribarrera

2024-04-29 Andoni Rekondo

Arnasestutik irribarrera - 2023/07/31 Santa Barbara, Hernani   Sargoria izan zen uztailaren 31, hilabete goibel batek eskatutako amaiera distiratsua. Santutegia festaz festa ikasi duten horiek ongi dakite San Inazio eguna [...]

1960 eta 1962ko Txapelketa Nagusiak

2024-04-26 Pello Esnal

Bertsolaritzaren historian, leku berezia dute txapelketek. Halako ondorioak izan dituzte. Idazlan honetan, Euskaltzaindiak eratutako lehen bi Txapelketa Nagusiak ditugu gai; eranskin gisa aipatzen ditut 1965 eta 1967koak. Honekin amaitzen ditut, oraingoz, Bat-bateko bertsoa, jolas galduaren bila izenburu orokorra daramaten lanak.

Goizueta: Nikolas Iribarren, 'Xardea'

2024-04-22 Patziku Perurena

Oraindik gogoan dauzka Goizuetako jendeak Nikolas Iribarrenen pasadizo eta bertso franko. Ez hori bakarrik, orain berriro (2013-4-23) hila dugu Joxe Antonio Iribarren Perurena, lehengusu propioa eta aitona Nikolas zenari bezalaxe Xardea deitzen genion honi ere izengoitiz. Bihoa bien oroimenez lantxo hau.