Erreportajeak

Perpetua Saragueta nafarra, euskal idazle aitzindaria

2024-10-02 Reyes Ilintxeta

Beste pertsona batzuen bizitzak ezagutzea beti izan da eta izanen da interesgarria, eta are gehiago zerbait ikasteko aukera ematen digutenean. Hau da Perpetua Saragueta Mezkiritzeko idazlea eta Trinidad Urtasun bertsolari baztandarraren kasua. Idazlea lehena eta bertsolaria bigarrena. Emazte-senarra. Ez zuten bizimodu erraza izan eta zailtasun eta oztopo latzen gainetik, gogotik lan egin zuten aurrera ateratzeko. Eta beti euskara erdigunean jarrita. Gerra aurretik emakume gutxik idazten eta argitaratzen zuten euskaraz, baina Perpetua Saragueta nafarrak hainbat argitalpenetan egin zuen, herria eta euskararekiko maitasunak, irakurtzeko zaletasunak eta idazteko grinak bultzatuta. Oso eredu inspiratzailea, gaur egun esaten den bezala.

Galerianoaren kantua

Esan daiteke Martin Larralde euskaldun askoren iruditeria kolektiboaren parte dela, Pantxoa eta Peioren ahotik ezagun egin, eta Joseba Sarrionandiak poema batean aipatu eta Ruper Ordorikak kantuan jarri zuenez geroztik. Baina, menturaz, ezezagun gerta ahal zaizkigu bere ibilbidea, epaiketa eta bertsolaritzak bere bizitzan izan zuen pisua. Edan dezagun ardo mindua historiaren tabernan, gure galtzaile ikonikoenetako baten konpainian. Kamarero!

Eta guk Bertx(h)ori dugu maite

2024-09-20 Idoia Granizo

Nafarroako hiriburuan ikasle giroa bertsozaletzeko antolatutako egitasmoa da Bertx(h)ori. Horra hor, “Zer da Bertx(h)ori?” galderari erantzuteko modu ezin zuzenagoa. Alabaina, konturatuko zineten dagoeneko hori baino askoz gehiago ere badela Iruñean lehia formatuan sortutako plaza hau. Sorreran, hastapenetan eta garapenean zehar gertatutako batzuk aletzen ahaleginduko gara datozen lerroetan. Gurekin hegan egitera etorri nahi?

Hainbestek hainbeste maite zutena

2024-09-19 Xabier Euzkitze

Pixkanaka itzali zaigu Nikolas Segurola, Matxinbentako Largarateko semea. Gizakiak ez dio gizaki izateari uzten azken arnasara arte, eritasuna eta ahulezia ere bereak ditu, baina Nikolasek aspaldixko utzi zion Nikolas izateari.

Bertso zaharrak irakatsi zizkigun irlandarra

2024-09-18 Beñat Hach Embarek eta Antxoka Agirre

Bertso zaharrak irakatsi zizkigun irlandarra - Testua: Beñat Hach Embarek   Demografia munduan igo eta gurean jaitsi egin zen garaikoak gara 80ko hamarkadako uztakoak. Asko, gure gisan, bi anai-arreba gara; [...]