Badator Altzako XXIV. Bertso Aroa
Apirilaren 10ean hasiko da. Altzania Kultur Elkarteak, Bizarrain Euskara Elkarteak eta Altzako Bertsozaleak elkarteak antolatu dute apiriletik azarora luzatuko den ekimena.
Apirilaren 10ean hasiko da. Altzania Kultur Elkarteak, Bizarrain Euskara Elkarteak eta Altzako Bertsozaleak elkarteak antolatu dute apiriletik azarora luzatuko den ekimena.
Korrika Kulturalaren testuinguruan, Ines Osinaga Urizar arrasatearrak, beste zenbait sortzailerekin batera, taularatu du emankizuna. Besteak beste, Arrasaten XV. mendean zendutako Milia Lasturkoa hartu dute gaitzat.
Denboraldiko azken elkarrizketatua Jon Martin izan da, eta Xabier Lete izan dute hizketagai. Bilboko eta Andoaingo jaialdietako zati ugari emititu dituzte.
26. Argi Berri Saria jokatu zen duela bi aste Ordizian. Bittor Altube eta Aitor Ugarte pasa ziren larunbat honetan ospatuko den Gabiriko finalera. Entzuleen saria ere Altubek irabazi zuen. Aner Peritz, Maddi Aiestaran, Aitor Tatiegi, Eki Mateorena, Bittor Altube eta Aitor Ugarte ariko dira kantuan apirilaren 6an Gabiriako Osinalde elkartean.
Bi jardunaldi dohainik izango dira, eta beste biak ordainpekoak. Azken hauetarako sarrerak salgai daude atzoz geroztik.