[PERLAK] Perbertso erronda

Perbertso erronda –

Perbertso erronda

Badaude guztion memorien historiara pasatu diren bertsoaldiak. Neuk ere goitik behera dakizkit errimatzen ere ez nekienean buruz ikasitako batzuk. Gaur egun ideologikoki sinatuko ez nituzkeen arren, bertsora hurbildu ninduten beste batzuk ere bai. Kariñoa diet.

Baina gaur, bertsoa ulertzeko eta bizitzeko nire modutik hurbilago dagoen perla bat ekarriko dut. Batzuentzat, agian, ez da bertsoa ere izango. Kantu batzuen moldaketa eginda sortutako agurra da. Ander Ucelay bertsolari artzentalestarrak bota zuen 2022ko Bertso Errondako finalean.

Perbertso Erronda izan zen urte horretako izenburua, eta publiko guztia jarri zuen Anderrek aldean zeraman boaren koloreko, barrez lehertzeraino. Lehiaketa itxurako formatua du Bertso Errondak, eta, hala ere, gutxi du lehiatik, gutxiago arautik eta asko umoretik, jolasetik eta lagunartetik.

Denetik du bertsoaldi honek: existitzen ez den hitzen bat, nahieran erabilitako neurriak eta euskararekin batera beste hizkuntza batzuk ere bai; eta, denaren gainetik, umorea. Hori ere badelako errealitate bat: bertsoa nahasian, arautik kanpo eta jolaserako sortzen duena. 

Osorik entzuteko modukoa da agurra. Hemen lagin adierazgarri bat:

 

(…)

Bat, bi, hiru hirukotea

Albeko inseparableak

Bat pasatzen bada, denak finalera

Bat ez bada pasatzen, pandemia bat sortu eta mundu guztia kalera

Bat, bi, hiru hirukotea

Albeko inseparableak

 

Denek lehen egin zuten

eta tokaiook bigarren (bis)

Karteleko gure izenak

Sailkatze ordenean daude

Tú no lo sabes, tú no lo sabes

Finalean sartzen azkena Ander Anakabe.

 

(…)

 

Soy Alcedo y me lo creo

Portuko tipo kaniena eta noski perbertsoena

Soy Alcedo y me lo creo

Belarrian hiru harito, puto amo de la Herriko

Soy Alcedo y me lo creo

Gustatzen zaio batxata

El puto amo de la barraca

Soy Alcedo y me lo creo.

 

(…)

Perbertso erronda