Beste guztia
Beste guztia –
Esnatu zara. Beraz, egin duzu lo.
Erlojua. Ogia. Kafea. Irratia piztu. Gaur jokatuko da Barakal… Kafe hurrupa …ko BECen 2017ko… Irratia itzali. Egunkaririk ez. Eskerrik asko. Ura burutik behera. Erlojua. Jantzi. Sekadorea. Jantzi gehiago. Erlojua. Giltzak. Ea ea presa.
A8. Mortu. Igandea. Isil. Negua. Erlojua. Musika bai. Musika ez. Peajea. Agurra. Gabe… zale… alde… Erlojua. Errepidea. Arbolak. Teilatuak. “Aireportua” seinalea. Aurrera. Erlojua. Mezua: “bertan gara”. Eskuinera. Auto batzuk aurrerantz. Auto batzuk ez doaz BECera. Gehienak. Errotonda. Inurriak. Jendetza. Sarrera. Minoria absolutua. Eguna. Parkina. Estutasuna. Ordua. Ea ea juxtu.
Hormigoia. Zutabeak. Pabiloia. Erraldoi. Inor ez. Gizon bat. Bi. Dotore. Beltz. Alkandora berria. Gu. Poza. Poz larria. Amerikana. Bina muxu. Aldagela. Lagunak. Zazpi. Txokolateak zabaldu gabe. Kafea. Ttanttorik bada? Taldea. Papertxoak tolestuta. Norbanakoak. Ordena. Ikara. Objektibitatea. Azalpenak. Hotz. Izua. Gai-jartzaileak. Orriak. Irribarre. Estu. Zenbakiak. Puntu suspentsiboak… hutsuneak bete. Papertxoak esku ahurretan. Beldurra. Zoria destolestu. 3.
Jirak. Inora ez. Kanpoa. Hor. Hor, beste aldea. Teloia. Hor. Hotsak. Ahotsak. Musika. Hemen jirak. Birak. Bueltak. Etorri-joanak. Joan-etorriak. Inora ez. Jirak. Birak. Bueltak. Zurrunbiloak barrurantz. Etorri-joanak. Joan-etorriak. Besarkada. Jirak. Birak. Zortzi ibilbide. Bueltaka. Etorri-joanak. Joan-etorriak. Jirak. Estutua. Birak. Bueltak. Etorri-joanak. Bi hitz. Joan-etorriak. Jirak. Birak. Bueltak. Benga! Etorri-joanak. Joan-etorriak. Birak. Eutsi! Bueltak. Bagoaz!
Aldamena. Aldamioak. Hor. Beste aldea. Jendetza. Ataria. Pasilloa. Burrunba. Zarata. Oin- hotsa. Txaloak. Tente. Zoramena. Burumakur. Ederra. Epika. Gehiegia. Akaso. Gozatu. Burrunba. Erroma. Handia. Bildu. Itxi. Oldea. Besteren lana. Norbere ardura. Norbere lana. Besteren poza. Indarra. Kezka. Zabaldu. Oholtza. Adrenalina. Zortea. Arnasestua. Begirada. Mundu bat. Gure mundua.
Arnasa. Nekea. Eskailera. Erdia. Atzealdea. Hitzak nekez. Besoak lepoetan. Des-zurrundu. Arroza. Eta jaiki. Telefonoa. Eta eseri. Ez-isiltasuna-ez-elkarrizketa. Arroza. Jaiki. Ardoa. Zerbitzariak. Arroza. Mutu. Txokolatea. Atsegin. Arraro. Ardoa. Bi hitz. Gaileta. Arroza. Jira. Bira. Buelta. Etorri-joan. Besarkada. Hitz bat. Joan-etorri. Kafea. Eutsi! Jira. Bira. Buelta. Komuna. Etorri-joan. Ondo! Ura. Joan-etorri. Jira. Bai? Bira. Buelta. Etorri-joan. Barre murritz. Joan-etorri. Jira. Kartzeleroak. Bira. Begi-zulo. Buelta. Etorri-joan. Kamerak. Joan-etorri. Petodunak. Bira. Buelta… Goazen! Bagoaz.
[gero bertsoak]
Eta oldea. Eta muxuak. Besoak. Hurbiltasuna. Mamiak. Trasteak eskuetan. Mikatza, gozoa eta gazia. Begiradak. Eztia. Arantza. Maitasuna. Kideak. Beroa. Balantza. Elkartea. Babesa. Hustuta. Beteta. Lagunak. Gogorra. Ederra. Mina. Elkarren lekukoak. Elkarren konplizeak. Minak. Gainezka. Bidea. Ahalegina. Nekea. Poza.
Bukatu da. Bizkarrekoak. Zurbil. Kazetariak. Akituta. Bihar. Atzo eta herenegun… Garagardoa. Denok. Kableak. Konddarrak. Atzealdea. Goxo. Bare. Barre. Gero da ja.
A8. Mortu. Igandea. Isil. Negua… Itzuli. Beste aldera. Itzuli. Bestela. Lagunak eta afaria. Kontuak eta algarak. Deskantsua. Gosea. Betekada. Auskalo. Eskola. Bizitza. Udazken bat. Udazken luze bat. Erori dira frutuak. Elkarrekin. Eta fini. Kitto. Akabo. Amaitu da. Bihar astelehena. Bestelakoa.
Lo hartu duzu. Beraz…