Ene bizitza
Ene bizitza –
Sortu nintzen 1937an, Jatsu Garazin, laborari etxe batean eta, hogei urte arte, han berean lan egin nuen.
Gero, soldadu bi urte pasatu Aljeriako gerlan, handik Lapurdi alderat etorri eta, berrogei urtez, lan egin nuen. Orain erretretan nago, duelako hogeita hiru urte hauetan.
Nire haur denboran baneukan osaba bat kantuz eta bertsotan nahiko trebea zena, hark gustu eman ninduen. Gero, hamasei-hamazazpi urterekin, lagun artean kantatzen nuen. Orduan ez zen bertso eskolarik. Lapurdiko irrati batek deiturik hasi nintzen bertsotan. Xalbador, Mattin, Xanpun eta besterekin, hogeita hamar urte pasa ibili nintzen herriz herri, gehienik Iparraldean. Hegoaldean, bakan. Hor bazeuden ni baino hobeak. Lehenago kantatzen ikasi behar nuen, orain isilik egoten ikasi dut.
Zahartu eta eritasuna
izaiten baita etsaia
bainan zer egin horrelaxe da
gure munduko pasaia.
Ez izan arren gaurko bizitza
lehengoa bezain lasaia
oindik naturak lagun dezala
neure ongi izan nahia.
Ikus arte.