"Basarri Saria" Ekaitz Goikoetxearentzat, bigarren urtez
Basarri Saria
Iaz bezala, sariketako lehen eta bigarren postuak lortu ditu; Naizenaren izenean eta Olatu bat…bertso sortekin, hurrenez hurren.
Bertsolari beasaindarrak irabazi du XXXII. Basarri Bertsopaper Saria, transexualitatearen gaia jorratuz. ETAren su etenetik doinuarekin sorturiko zortzi bertsok osatzen dute Naizenaren izenean sorta irabazlea, eta epaimahaiari bertsotarako aukeratutako gaia “nahiko originala” izan dela iruditu zaio. Kontatzeko garaian lehen pertsona unibertsala erabili duenez, sinesgarritasunik ez duela galtzen arrazoitu dute.
Bigarren saria ere Goikoetxeari berari egokitu diote, Olatu bat… izeneko sortagatik. Zortzi bertso jarri ditu honetan ere, baina Itsasoan laino dago doinuan, eta errefuxiatuen egoera du kontagai. Gauzak horrela, bigarren urtez jarraian sariketako lehen bi sariak jaso ditu beasaindarrak.
Guztira, hamahiru lan aurkeztu dira aurtengo sariketara, eta epaimahaia aipatzeko moduko beste sorta batzuk izan direla jakitera eman du; esaterakoa, Winston, Su txikitik, Non da trajea, Itxu(r)oso eta Bertsoa. Epaimahaia honako hauek osatu dute: Andoni Egaña, Nahikari Gabilondo, Rufino Iraola eta Haritz Mujikak. Goikoetxeak ostiral honetan jasoko du saria, irailaren 2an, Modelo aretoan, Bertsolari Gazteen XL. Lizardi Sariaren amaieran.
Basarri Saria