Eskerrik asko lenik eta bein, aldizkari honetan, zerbait kontatzeko aukera eman didatelako.
Lan hau egiteko agindu didanak, ez dit eman honetan jakitun naizelako, barnean daramaten bertso zaletazunagaitk baizik.
Bertsolaria izatea, txantxetarako gauza ez dala nere iritzirako izango esango nuke, estuasunik sortuko dietela, batez ere txapelketak iristen diranean, mikrofonoaren aurrean jartzeak edonor urduri jartzen omen duenez, lasai exerita paperean idaztea bezela ez det uzte izango danik, bat batekoan aritzea.
Kantuan asten diran unean, iñoiz arriturik egon izan naiz, bertsolariak begiekin egiten dituzten mugimendueri begira bein baiño geiagotan esan det, gustora jakingo nukela, burmuñetan daramaten ordenagaillu berezi orretan, nolako erreboluzioa sortzen ote zaien, tximista baiño bizkorrago azken puntua gogoan arturik, puntu guztiak rimatuta bertsoa osatzeko.
Dudarik ez dago, bertsolariak pribilejiatu batzuk ditugula, ugari daudela dioten arren, zailla da guztiak lenbiziko maillan egotea, ala eta guztiz berdintzu mireztu izan ditut, bat batean botatzeko gaitazunik badute.
Sarritan esan oi da, kastatik datorrela bakasta, eta odoleko norbait bertsolari izan badu aukera geiago izan dezake batek bertsolari izateko, naiz kasu berezi bat izan daiteke, Jon Maia zumaiar trebearena, hau ezagutzen duenik euskalerrian, ez bait da egongo, iñundikako aurrekorik izan ez badu ere, ikusi besterik ez dago noraiño iritxi dan.
Bertso eskolatik datorrena izan arren, orretaz aparte, derrigorrez berezko doaiak eduki bearko zituen, eskolatik bakarrik zailla izan daitekelako orren ona izatea, orrelako aukerarik izan gabeak ziran lengo bertsolari zaharrak, ala ere ederki moldatzen omen ziran, iru-lau lagun nunbaiten bildu ezkero, denbora gutxi galtzen zutela desafioa botata sagardotegiren batean elkarrekin neurtzeko.
Nere ama zanak, bere aitari ikasitako bertso asko zituen, berak esanda zerbaitxo banekien gaztetan bertsotan zerbait aritua izandakoa zala, eta bera ere alaxe izatea bazitekela garai onetan jaioa izan bazan, aita ferira joaten zanean, begi exkela bertso paper saltzailleari erosita etxera ekartzen omen zizkion, bertso eta kantu zaharrak irakurri bakarrik ez, geienak buruz ikasi zituen. Irakurtzen zituen bitartean beiak gustorago zainduko zituelakoan.
Sarritan berari entzunik ikasi genion honako hau ere, len esan ditudan lagunak juntatzea nahikoa omen zanda, elkarri kristonak botatzeko- Beiñola azi omen zan Pello Errotari haundia sei lagunen izenak aipatuz bertso labur batean .
Emen juntatu gera, gu sei bertsolari
Errekalde zaharra eta JuanJose Udarregi.
Zizurkilgo Bernardo, Gazteluko Gorri
Errenteriakua Xenpelar jaun ori.
ta ni Asteasuko Pello Errotari.
Bertsolari trebeak izanak bazirala lenago ere, dudarik ez dago, ortxen daude eta liburuetan kurioso jasorik, gogoko dituanak irakur dezaten- bertso liburu irakur zalea zan gure ama Maria , aiekin gozatzen zuen eta aguro orduak ortan joaten zitzaizkion, orietako bilduma ugari Auzpoak argitaratu ala ate ondoan erositakoak bazituenda.
Berak bazuen zaletazun ori, baiña batere ez seme Balentiñek, naiz ura eta anaia Andres ere gaztetan poliki moldatzen ziranak izan biak, utzi bearra etorri zitzaiola zion, gogo gutxi zuela arek esanez, liburuak artzeko, ortan eguneratuta egon bearra zegola eta.
Ama faltatu zanetik, apalan alferrikan zeuzkala eta arek ez zituela irakurriko eta mordo bat, neri pasatu zizkidan.
Banan banako liburuak dira, guztiz altxorrez beterikoak, aien artean badira Uztapideren ale pare bat , eta ez nola naikoak, lenengo aleko Uztapideren bizitzako pasarteak irakurtzen azita, deigarri egin zitzaidan Juan Mari AROZPIDEkoa nere aitonaren izena, eta bertan jakin nuen, gure aitonaren eta bere anai Joxe joakiñen berri, nik ez nekizkin istorio geiago gure familiei buruz bazekienda.
Liburuak dio, Uztapidek, bera mutill koskorra zala, Lasturko jaietan bein entzuna zuela, Zubeltzurekin batera kantatzen, baten bat, baita gogoan artu ere, bertan esaten du Txirritakin ere jarduna zala eta ark esana omenda 6ez zuela uzte alako bertsolaririk Gipuzkoan zegoenik.
Gure aitonaren baserria zan Atxuitxo, eta txo orrek eskasa zala esan nai omen zuen, erremintaritza lanean gogor arituaz izerdia beharko atera familia mantentzeko, ezer gutxi eramango zuenda etxetik kanpora eguna igarota, bertsotatik soillik bizitzea oso zalla izango zanez, golfoen fama galanta izanik, oraingoen antzera tokatuko zitzaienda sarri zamar goizeko ordu txikitara arteko parrandak egitea.
Euskal kulturaren osagai aberazgarria dala deritzot bertsolaritza, gure arbasoengandik jaso ditugun ahoz ahokoak baita euskeraz idatzitako bikaiñik ere badaude, gure erritako liburutegian, len egiñak diralako, irakuri al ditugu, eta oraingo bakoitzari ere ondo legokiguke, euskal kultura obetzeko zerbait egitea, mintzatzen edo euskeraz irakurtzen saiatuaz gutxienez .
Ezkertu eziñezko zorra diogulako, urtez urte eta egunez egun, bere kide guztiekin batera euskera lantzen saiatua dan Jabier Kaltzakorta bezelakoak eredu artzekoak dira, bere lanaren ondorioz, orain dala gutxi Euskaltzain oso izentatu dutelarik.
Joandan urtean, bera ezagutzea oore bat izan bait zan neretzat eta zerbaitek esaten dit, dagokion lekua betetzen jakingo duela aurpegian irrifarrik galdu gabe.
Zorionak, Jabier Kaltzakorta Jaun txit gorenari.
Mari Karmen Eizagirre