Txirritaren heriotza

Antxoka Agirre-(r)en argazkia Antxoka Agirre 2025-01-29

Txirritaren heriotza –

Txirritaren heriotza
1936. Altzako Gazteluenen, bere hilobekin. Iturria: Sendoa.

Jai giroan eta umore onean ateratako argazkiaren protagonistek ez zuten susmatzen gainera zetorkiena. Lau hilabeteren buruan Francoren estatu kolpea etorriko zen, eta gainetik pasatuko zitzaien. Txirritaren zikloaren itxiera irudikatu behar zuen argazkiak loratu berritan erraustu zuten belaunaldi oso baten irudia jaso zuen azken buruan.

Argazkiko protagonista nagusia izan zen libratu zen bakarra[1], mutilzahar gelditu bazen semeak gerrara ez bidaltzeagatik izan zela abestu zuen bertsolariak aurrea hartu baitzion gerraren etorrerari. Omenaldi egunetik bi hilabete baino ez ziren pasatu oso larri zegoela zabaldu zenean:

“El teléfono nos trae la fatal noticia del ataque sufrido en Goizueta el domingo por el célebre bertsolari ‘Txirrita’ […] Con motivo del ‘Día de la Patria’ y solicitada su colaboración por el Batzoki, acudió a Goizueta en unión de Zainburu, sintiéndose indispuesto y dándole después un ataque, paralizándole medio lado. Trasladado a Alza hacia las dos y media de la tarde del domingo a su caserío en grave estado, ayer, lunes, al atardecer, recibió con extremado fervor los Santos Sacramentos.” (El Día, 1936/VI/02, “A consecuencia de un ataque en Goizueta ‘Txirrita’ moribundo”)

Biharamunean hil zen hernaniarra, eta El Díak, Euzkadik, El Pueblo Vascok edo Argiak eman zuten hurrengo egunean heriotzaren berri. “El ataque que días pasados […] sufrió en las fiestas de Goizueta el popular bertsolari ‘Txirrita’, culminó ayer tarde en el último suspiro que con admirable resignación cristiana exhaló nuestro vate”, ekiten zion kontakizunari El Díak; Argiak, “Txirrita bezelako bertsolariak gustatzen zaizkate gure baserritarrei: zirikalariak. Eta zirikalarietan bazan ba bat gure Txirrita ospatsua. Irakurle, Aita gure bat Txirrita’ren gogo aldez” batekin bukatzen zuen bere testua; edota Joseba Zubimendik “Zeñek agertu leku labur onetan bere bertso laneko berri guziak? Gipuzko osoa bere adiskide zuan. Gaztelu, Xenpelar, Udarregi, Pello Errota, beti berekin leian; baña alkar adiskide. Ezpaizan berealakoan asarretuko gure gizona (…)” esanaz hasten zuen bere ibilbidearen errepasoa. Bertso sorta bat baino gehiago ere eskaini zizkioten han eta hemen.

[1] Jon Altunak Hernaniko Kronikan argitaratu zuenez (‘Hil zenetik 80 urtera, bizirik da Txirrita’, 2016/06/04) tropa faxistak Hernanin sartu zirenean, Aitzol eta Txirritarengatik galdetu zuten.

Txirritaren heriotza