[PERLAK] Txirritaren arrastoa: heriotzak taulatu gainean bisita

heriotzak taulatu gainean bisita –

Bertsoari eman zion bere bizia Txirritak, eta heriotzak ere horrela harrapatu zuen, bertso saio batean emandako ondoezak eraman zuen. Txapela irabazi, omenaldia jaso eta gutxira izan zen, gerra hasi aurretik, 1936ko ekainean.

Garaiko prentsan dezenteko oihartzuna izan zuen jazoerak.

 

heriotzak taulatu gainean bisita

 

‘A consecuencia de un ataque en Goizueta Txirrita moribundo’, El Día, 1936ko ekainaren 2an.

 

El teléfono nos trae la fatal noticia del ataque sufrido en Goizueta el domingo por el célebre bertsolari ‘Txirrita’ (…) Con motivo del ‘Día de la Patria’ y solicitada su colaboración por el Batzoki, acudió a Goizueta en unión de Zainburu, sintiéndose indispuesto y dándole después un ataque, paralizándole medio lado[1]. Trasladado a Alza hacia las dos y media de la larde del domingo a su caserío en grave estado, ayer, lunes, al atardecer, recibió con extremado fervor los Santos Sacramentos.

Biharamunean hil zen hernaniarra, eta El Díak berak, Euzkadik, El Pueblo Vascok edota Argiak eman zuten hurrengo egunean heriotzaren berri. “El ataque que días pasados (…) sufrió en las fiestas de Goizueta el popular bertsolari «Txirrita», culminó ayer tarde en el último suspiro que con admirable resignación cristiana exhaló nuestro vate”, ekiten zion kontakizunari El Díak; Argiak, “Txirrita bezelako bertsolariak gustatzen zaizkate gure baserritarrei: zirikalariak. Eta zirikalarietan bazan ba bat gure Txirrita ospatsua. Irakurle, Aita gure bat Txirrita’ren gogo aldez” batekin bukatzen zuen bere testua; edota Joseba Zubimendik “Zeñek agertu leku labur onetan bere bertso laneko berri guziak? Gipuzko osoa bere adiskide zuan. Gaztelu, Xenpelar, Udarregi, Pello Errota, beti berekin leian; baña alkar adiskide. Ezpaizan berealakoan asarretuko gure gizona (…)” esanez hasten zuen bere ibilbidearen errepasoa El Pueblo Vascon. Bertso sorta bat baino gehiago ere eskaini zioten han eta hemen[2].

 


 

 

[1] Ez da Txirrita taulatu gainean ondoez larri bat izan duenn bertsolari bakarra. Uztapidek ere, kastako bertsolaria baita, bihotzeko bat izan zuen 1972an bertso saio baten erdian. Ez zuen jendaurrean gehiago kantatu, oraindik ere beste hamarkada bat bizi izan zen arren. Honela kontatu zuen garaiko prentsak: Eguna ere ez ain egokia eta eguraldia, berriz, mendirutz bultzatzen zuena. Jaialdiaren berria ere gutxi zabaldua eta berandu (…) Ez zan Anoetako pelota-lekua geiegi betetzerik izan (…) Ezbear txiki bat izan zan tartean: Uztapideren ondoeza. Baiña oni zaion maitasuna agertzeko egokiera izan zuen jendeak: Zenbat txalo Uztapideri! Ezin eta obeto amaitu zuen Azpillagak agurra, Uztapideren izenean. (Zeruko Argia, 1972/V/14, 2 or., ‘Bertsolariak jai’, Mikel Atxaga, Mutiozabal).

[2]  Hauek dira albistearen inguruan prentsan topatu ahal izan diren testuak: El Día: 1936/VI/02, ‘A consecuencia de un ataque en Goizueta ‘Txirrita’ moribundo’; 1936/VI/04, ‘Txirrita ha muerto’; 1936/VI/06. ‘¡Agur Txirrita!’ (Bertso-jarriak), Errenderi. Argia: 1936/VI/07,‘Txirrita il da’ eta ‘¡Gora Txirrita! (Bertso-jarriak)’, Iturralde; 1936/VI/14, ‘Txirrita’, Zubikarai, Augustin Arteta eta ‘Txirrita zanari agur (Bertso-jarriak)’, Erauskin, Patxi Errotari. Euzkadi: 1936/VI/05, ‘Eztakixu…?/ Txirrita zana’, Txirritaren heriotzari buruzko fotoalbistea eta ‘¡Txirrita! (Bertso-jarriak)’, Erletxu; 1936/VI/06, ‘Txirrita’. Zubikarai, Augustin Arteta. El Pueblo Vasco, 1936/VI/07, ‘’Txirrita’ joan zaigu’. Zubimendi, Joseba.

heriotzak taulatu gainean bisita heriotzak taulatu gainean bisita heriotzak taulatu gainean bisita