[PERLAK] Perla solteak: Pello Errotaren ondoan agertzen den bertsolari ezezagun horietako bat
Jose Antonio Zugasti –
Jose Antonio Zugasti Ixkina ere, ez da Bertsolaritzaren Datu Basean agertzen. Ezta beste inon ere. Euskal-Erria aldizkariko kronika txiki batean ageri zaigu. Pello Errotari desafioa bota eta honek barregarri utzi zuela kontatzen du testuak. Alde horretatik ez da oso aipagarria, errotariaren garaiko kroniketan ohikoa den bezala, honek pasara eder bat emandako hamaika bertsolari ezezagunetako bat. Lan honetan bertan jaso dugun ingelesezko lehen kronikan, esaterako, beste pare bat aipatzen ziren.
Kasu honetan kontaera polita dakarrelako jaso dugu testua, eta bertsolari batek, Jose Zapirainek, idatzia delako. Bestalde, bertsolari ezezagunari tartetxo hau eskaini nahi izan zaio, beste hainbatekin ez bezala bere arrasto bat topatu ahal izan delako. Izan ere, bere heriotzaren berri ematen dute La Libertad eta La Justicia egunkariek 1890/XII/26 datarekin. Bigarren honek soslai txiki bat eskaintzen du gainera.
Bestalde, ez zaigu hain garbi gelditzen Pello Errotak pasara eman zionik.
Alkandora, Jose Zapirain, Euskal-Erria, 1911ko urtarrilaren 15ean.
“Ez ziran oraindik sortu aidian ibiltzeko pisti berri oyek; bañan alaz guztiz, sagardo ona nonbait asten zanian, urruti samar izanagatik, nola edo ala alderatzen ginañ.
Ala arkitu nitzan bein, eta arkitu ziran nerekin batian, Pello-Errota eta Iskiña, Billabona-ko erriyan, sagardo gain gañeko baten upel onduan. Etzan arritzekua alako tokiyan alako jendiakin arkitzia. Noiz nai ere, elizan baño sagardotegiyan geyago ikusten ziran.
Iskiña oitu bezela zegon panparroi; Donostiyan, erderazko itzakin euskeraz esan oi dana: “veinticico baño dotoriago”. An zebillen bat chuliatu, bestia zirikatu, jende guztien bizkar far eragin azitzen.
Ontan ikusten du Pello, eta bere aldamenian nola baldar samar iruditu zitzayon; zezen-iltzaliak zezenen aurrian jartzen diran bezela, zuzen eta arro jarririk, ara zer esan ziyon ez bat eta ez bi: Gauza onik ez dago/ beñere zurekin/ Pello ikusten zaitut/ orain astuakin./ Adieraziko dizut/ orrenbezterekin/ baldar baldarra zaude/ alkandora orrekin.
Laster erantzun ziyon Pello-k Iskiña-ren aterakai orri. Ez zuben liburu zarrak biribiltzen lanik izan. Iskiñak azkeneko itza esan ordurako, abua ichi baño len; onla erantzun ziyon Pello-k: Aitzakiya eman dit/ alkandora-rena/ badakit ez detela/ emen dan onena;/ zarra izanagatik/ nik au neronena,/ ederra ageri zayo./ bañan… besterena.
Aizgorri-n aituko ziran orduban egintako algarak. Makiña bat far gozo egin zan, baita makiña bat baso sagardo ustu ere.
Iskiñak, ez isilik egotitik, erazo ziyon berriro itz abekin: Ikusten zaitubenak/ zer esan bihar du/ onela izatia zuk/ mereziya dezu;/ ni beziñ kuriyoso/ agertutzeko zu,/ alkandora zuriya/ ibili biazu.
Zuriya edo beltza, lisibetan sartu gabe, aguro astindu zuben Pellok. Panparroi bazegon ere, aterazizkan chuliatzeko gogouak. Ez da errotariya lenbizikuan eta bigarrenian ere, mutututa gelditzen danetakua. Begira zer erantzun zuben: Beti aitzakiya du/ orrek mingañian/ ara erantzupena/ berriz ordañian:/ zeorri-re ez zabiltza/ guztiyen gañian./ ¡Besteren alkandora/ daukazu soñian!
Gero zer gertatuko zan ez naiz gogoratzen; badakit beti bezelako umore ederrian egon giñala, sagardua orain baño merkiago eta obiago zala, bañan… alkandora ¿bezterena ote zuben? Edo ¿alkandora bakarra ote zuben bezterena?”.
‘Un hijo del pueblo’, La Justicia, 1890eko abenduaren 26an.
En Guipúzcoa ha muerto un hombre popularisimo, ingenioso versolari. Era José Antonio Zugasti Ishquiña, un donoso hijo del pueblo que, sin instrucción ninguna componía romances originales que eran muy celebrados cuando los cantaba en público, improvisándolos en muchas ocasiones.
Desde que hace lo menos veinte o más años, el Ayuntamiento de San Sebastián construyó (…) un modesto frontón donde lucían sus habilidades los célebres rebotistas Cashca-chri, Belarri y otros, dedicosé al oficio de corredor, y en el mismo oficio le ha sorprendido la muerte.
Era de un carácter tan alegre y tenía ocurrencias tan felices que su presencia era reclamada en las fiestas populares. En Bilbao era también conocido.
Su muerte ha producido en San Sebastián sentimiento general, porque gozaba de generales simpatías.