[PERLAK] Euskal idazleak: Lauaxetatik Sarrionandiara
Lauaxetatik Sarrionandiara –
Idazle gehiago ere aipa zitekeen, baina nahiago izan da bi testuren arteko lotura eginez itxi: Lauaxetak 1935eko urtarrilaren 1ean Euzkadin argitaratu zuen Ante la fiesta de hoy. ‘Maestro de bertsolaris’, eta Joseba Sarrionaindiak 1978ko urriaren 15ean Zeruko Argian eskaini zuen Kurutzia eta euskeriagaz.
Bi testuek Kepa Enbeitaren figura jorratzen dute, baina lotura urrunago ere eraman liteke bi egileei erreparatzen badiegu: biak idazle gazteak ziren testua argitaratu zenean (Lauaxetak 29 urte zituen, Sarrionaindiak 20), biek euskal literaturari ekarpen garrantzitsua egingo zioten (Lauaxetak ordurako hainbat lan argitaratu zituen, Sarrionaindiarenak etortzeke zeuden), eta biak murgildu ziren buru-belarri euskal kulturgintzan eta euskal askatasunen aldeko borrokan.
Enbeitaren biografiaren ezagutza sakona ere erakusten dute bakoitzak bere testuan. Honela, bertsolariaren ikasketa prozesuan jartzen du azpimarra Lauaxetak; Sarrionaindiak, aldiz, jatorri xumeari eta bertsotan emandako lehen pausoei erreparatzen die. Edota Muxikarrak bertsolaritzari egindako ekarpena seinalatzen dute biek.
Hortik aurrera, ordea, ez dira ados jarriko. Lauaxetarentzat bertute bat da Enbeitak dogma sabindarrekiko eta elizarekiko erakusten zuen lotura estua, eta mezu horren alde egindako ekarpenengatik eredutzat jartzen du, bertsolariaren omenezko busto bat egin behar litzatekeela proposatzeraino. Sarrionaindiak, berriz, dogma sabindarrei eta elizari astindua emateko baliatzen du testua, ñabardura azidoak nahiz esaldi mamitsuak tartekatuz eta oinarri gisa Enbeitaren bertsoetan islatzen den ideologia hartuz. Durangarrari gertuagokoa zaio Txirrita, honen bertso batzuk ere jasotzen ditu artikuluaren sarrera gisa, eta klase gatazka txertatzen du funtsezko aldagai gisa.
Gainerakoan, antzekotasun esanguratsuak dituzten bi idazleak bi Euskal Pizkundeen arteko ezberdintasun ideologikoek irekitako arrakalaren alde banatatik ari dira. Joan zen mendeko 1960ko hamarralditik gaurdaino zeharkatu du arrakala horrek euskal kulturgintza nahiz jendartea, eta horren adierazgarri gisa ere badu bere interesa bi testuen arteko alderaketak.
Ante la fiesta de hoy. ‘Maestro de bertsolaris’, Esteban Urkiaga ‘Lauaxeta’, Euzkadi, 1935eko urtarrilaren 1ean.
(…) queremos poner en el primer plano, como corresponde a su alcurnia espiritual, al maestro de bertsolaris. El mejor de todos ellos, nuestro Pedro de Enbeita.
En las páginas de Ibaizabal comenzaron a publicarse las primeras composiciones del Ruiseñor de Muxika. En todos los semanarios nacionalistas, y, sobre todo en EUZKADI, han aparecido las estrofas más bellas.
Allá por los años de 1878 nacía en Muxika, el 8 de septiembre. A los nueve años comenzó a acudir a la escuela, pero conocía de memoria el catecismo (…) Las manos finas del bertsolari de Muxika soportaron las ignominias del anillo. Pero el alma sentimental y artista de Enbeita se rebeló contra tanta vergüenza y lanzó el anillo al tejado de la iglesia parroquial. Pero Enbeita, el domador de la estrofa vasca, no se acobardo. Con un buen vecino de su pueblo natal comenzó a estudiar las primeras letras.
Desde entonces sus estudios fueron ampliándose. Leyó con toda devoción los libros sagrados, pero sobre todo se dedicó a penetrar en el secreto de las enseñanzas sabinianas.
Por todos los pueblos de Bizkaya, comenzando por primera vez en Bermeo, recorrió Gipuzkoa, Araba y Nabarra. En Lourdes, ante la basílica de la Virgen, cantó las glorias del País Vasco. En el teatro de los Campos Elíseos, en aquel famoso discurso de Cambó, cantó como nunca nuestro bertsolari.
Su fama se exendio por toda Euzkadi. Ha contendido con Pello Errota, Txirrita, Eskurrua, Gaztelu, Prantxesa, Aizpiri, Aixarna, Alkain y otros diestros (…) Enbeita es el príncipe de nuestros bertsolaris. Tiene la forma popular, bellísima de un hombre culto, pero su inteligencia, ironía y hondura, en el pensar son netamente aldeanos. Con imágenes que nacen al campo libre, creadas por todos los vientos, ha ido cantando sus mejores estrofas.
Enbeita es el hombre de las músicas más bellas y diversas. No se conforma con cuatro o cinco melodías, sino que en su repertorio guarda las mejores y más vascas. El euzkera no ha encontrado aún un adorador tan deovoto como el bertsolari de Muxika.
¿Un bertsolari puro Enbeita? ¡Naturalmente! Lo que da mayor encanto a su inspiración es la forma cultivada. Ha estudiado el idioma y huye de barbarismos y de la ramplonería en el pensamiento.
Hoy, que se reunirán varios bertsolaris de altura e ingenio, queremos que el ejemplo de Enbeita les sirva de alimento y de lección. Nadie como este buen bizkaino pudiera señalarles un camino. En su esbelta figura, tallada en mármol, se han hermanado las tendencias más opuestas, al parecer: la elegancia del poeta culto y la gracia irónica y rapidez del bertsolari (…) El primer Día del Bertsolari debe honrar a su más excelso representante (…) ¿Una colección de sus mejores improvisaciones? O mejor la colocación de su busto, regio busto labrado por Elgezua, en su pueblo natal.
Kurutzia eta euskeriagaz, Joseba Sarrionaindia, Zeruko Argia, 1978ko urriaren 15ean.
“Zornotzatik Gernikarako bidean eta Areatza baino lehen ezkerrerat da Usparitxa deritzan baserria. Hementxe jaio zen 1878ko irailaren 8an Enbeitatar Kepa (…) Areatzako eskolan ikasi zuen eta Muxikakoan gero, erastuna eta enparauak ere ezagutu omen zituen hemen. Enbeitatarrak zazpi seme semealaba ziren eta soro-landetako lanez aparte beste ogibide etxetiar bat ere bazuten: otzara edo saskigintza. Otzarak eta saskiak saltzera Somorrostro, Gueñes eta Truzios alderat joan ohi ziren sarri heurenak eta hauzokoen otzarapiloak gurdian harturik.
Gernikako astelehenetan bertso-paperak erosten omen zituen. Zugaztietarat lanean etorritako gipuzkoar batzurekin ere aritzen zen bertsotan, Zugadi zeritzan maumar bertsolariarekin ere adiskidetu omen zen. Honela tabernetan lehenengo eta jaietan gero trebetuz joan zen. Hemeretzi urte zituela, iadanik plazan, bigarrena izan zen Durangoko bertsolari lehiaketa batetan (…) Hogeitalau urte zituela, 1903ko otsailaren 21ean, ezkondu egin zen Mañasi Goirirekin. Las Arenasen garai hartan beste sariketa bat irabazi zuen, zazpi gipuzkoar kontrario zituela; Txirrita bigarrena izan omen zen. Geroztik, herri eta jaialdi askotan izandu zen, Euskal Herri guztian barrena (…) Azpiri gipuzkoarra izan zuen laguna, gero larrabeitiar Eustaki Erauskin, Betolaza begoñarra, Akain, Enbeitatar Imanol anaia (…) Urretxindorra plazetan aritzen zen bat-bateko bertsoetan, baina bertsolari eskolatua zen eta idazlanak argitaratzen zituen garaiko aldizkarietan (…) Bertsolaritzaren historian Kepa Enbeitaren figura garrantzitsua da, bera izan baitzen bertsolaritza nazionalistaren lehen gailurra.
(…) Fernando Amezketarra eta Xenpelarren garaiak arras iraganak ziren. D.M. Otaño iadanik eskolatua eta abertzalea zen XIX mendearen bukaeran eta lore-jokoak (Dabadie eta Manterolak bultzatuak) arrakasta zuten, bertsolari eskolatugabe eta herrikoiak ziren arren: Pello Errota, Udarregi… Ondorengo belaunaldia Txirrita-Enbeitarena da, Txirrita tradizio eskolatugabearen azken gailur bezala eta Enbeita nazionalismoan eskolatutakoen errepresentante gorena. Gerlaondoko belaunaldiak beste epe berri bat ireki eta biongandiko aztarnak izango zituen (…)
Aranismoa euskal gizartearen oreka zaharra defendatzeko ihalgi zen, hilzorian baitzen iraultza industrialaren ondoan (…) Mitologia honen ardatzik funtsezkoenak hauek dira: 1) Antiindustrialismoa eta arrazismoa 2) Gizarte tradizionalaren idealizazioa eta bukolismoa 3) Jainkozaletasuna eta 4) Euskara aurrekoon sostengutzat aurkeztea.
(…) Euskara eta gurutzea dira Kepa Enbeitaren mezuaren zutabeak, topikorik errepikatuenak eta harmak (…) ‘Aupa mutillak! Diñot barriro./ Gora batez be gaztiak!/ Kurutzia ta Euskeriagaz/ Aratu egal guztiak/ Garbituteko bein ta betiko/ Euzkel-erriko nastiak./ Garaille irten gaigun, beturik/ Etsaien gudaroztiak.
Euskal Herriko arazoak hala soluzionatuko bailiren… euskal gurutzada batetara deiarkatzen da Kepa Enbeita. Ohargarria da olerki honek darion agresibitatea eta gazteriaren gorespena. Ez da kasualitatezkoa zeren eta orduko nazionalismo burgesa ere agresiboa eta gaztea baitzen (oraingo nazionalismo iraultzailea bezala, beste modu batez).
(…) Bada, Euskal Herrian batez ere (non kastitate botoa arras hedatua den, bestalde), fetitxismo sesual moduko bat konzepto abstraktoekiko. Euskara pretendientez edo maitalez inguratua da aspaldidanik. Honela dio Enbeitaren ahapaldi batek ere: ‘Negu gorrian billoxik dago/ Zugatzak nai dau orrilla;/ Maitale batek bere maitia/ Nire maitia Euzkerea da, Beti nabil bere billa:/ Nai dedalarik aldi orotan/ Neurekin izan dadilla.’ (…) sentimenduen absolutismoa eta tankera inposible eta platonikoa irudikatzen da.
(…) normala da egun ere esaldi paternalista eta frentista topiko batzu entzutea, Kepa Enbeitak aspaldian esaten zituen tankerakoak (Euskalerriko anaiak danok/bat egin bear genduke/, ibili barik alkarren kaltez/bata bestiaz burruke…). Ez dira enteratzen lehen baldintza, anaiak izatea (interes berberak izatea, alegia) faltsoa dela eta, ondorioz, beste guztia ere ez dela erreala”.