Payada argentinarra

Aracelli Argüello-(r)en argazkia Aracelli Argüello 2020-01-28

Payada argentinarra –

(erredakzioan itzulia)

 

“Del Asia traje un diamante
para colgarlo en el cuello
del ser que visto más bello
en mi vida claudicante.
Me brindó el deslumbrante
su más brillante color
y el iris me dio el mejor
ramillete de sus ases
y el Sol me dijo: -¿Qué haces?
-Se los doy al Payador”.

Rubén Darío

Argentinako eta Rio de la Platako ahozko bat-bateko poesiak 1492an dauka jatorria, Amerikara kultura europarra iritsi zenean, Iberiar penintsulatik. Sinkretismo kulturalak eta gaztelania hartzeak kultura literarioa eta poetikoa ekarri zuten. Metro oktosilabikoa eta errima kontsonanteko dezima espinela dira bertso forma erabilienak eta hobekien eraikiak gaur egun, payadoreen gitarren melodiarekin entzun ohi direnak: milonga.

Dezima espinela, ustez Vicente Espinelek sortua, errima kontsonanteko hamar bertso oktosilaboz egituratzen da –ABBAACCDDC-, espainiera rioplatarra errespetatuz eta honako fonemak baliokidetzat joz: c/zsoinua s-rekin, eta llhotsay-rekin. Bestalde, payadore batzuek manten ditzakete andaluzismoetatik deribatutako arkaismo batzuk: aosoinua ado-rengatik, esaterako, edo azken kontsonantea ezabatzea (s,bereziki).

Gitarra klasiko baten soketan arpegiatutako milongaren melodiak candombeafrikarrean du oinarri musikala, Argentina eta Uruguaiko kostaldeetara esklaboekin iritsia. Gabino Ezeizaren talentuari esker lortu zuen sona, lehen payadore argentinarra eta afrikar esklaboen ondorengoa berau.  Payadoreen milonga Rio de la Plata osoan zabaldu zen, eta aurretik inprobisaziorako erabiltzen ziren melodiak ordezkatu zituen; “estiloa” eta “zifra”, esaterako (flamenko espainiarra imitatzen saiatzen zen melodia trauskila).

Payadore argentinarrak ez ditu soilik milonga eta dezima erabiltzen bere bertsoak haizatzeko orduan. Badira beste metrika batzuk: errima kontsonanteko seikotxo hernandiarra (ABBCCB), binakako seikotxo kontsonantea (AABCCB), zortziko txiki exasilabo eta asonanteak bals melodian (ABCD EFGD), habanera ukitua daukaten alejandrinoak… Argentinan belaunaldiz belaunaldi transmititu da payadoreen artea, ahoz aho, modu autodidakta batean eta izaera kostunbrista batekin, bai landa eremuan eta bai hiriguneetan, eta balio eta tradizio kulturalak zaintzea du ezaugarri. Payadoreak hainbat rol bete izan ditu historikoki: kronista, kazetaria, herri zapalduaren babeslea, musikaria eta bizitzaren kantorea bere perspektiba guztiekin. Poeta sozialaren dohain eta bertuteekin ideologia propioz kargatu da, bere kausa nazionalarekin engaiatu, eta klase herrikoien problematika ordezkatzen duen herritar duinena da. Payadaren aitzindarietako batek idatzitako dezima bikain hau baliatuko dut:

“Payador: es tu misión
cuando en versos te pronuncias
ser eco de las denuncias
del robo y la explotación
del crimen, la corrupción,
que arrebatan nuestra paz.
Si tu mensaje es falaz
y con tus mentiras hieres:
sería bueno  consideres
el no payar nunca más”.
Marta Suint

 

Inprobisatzailea sozialki engaiatzen da, eta bere bat-bateko bertsoetan islatzen da payadore bizitzan zehar sostengatuko duen ideologia. Neronek ere izan dut zintzotasun bultzada bat adi-adi zeuden ikusleen aurrean, honakoa baieztatuz:

 

 “Mire lo que estoy sintiendo
le voy a pedir a Dios
de que me deje sin voz
si un día canto mintiendo”.
Araceli Arguello

 

Payadorearen inprobisazioa salaketa eta borroka kantu bilakatu da bataila eta iraultza garaian, erregeordetza independentziaren defentsan egindako borroka zibiletan. Bartolome Hidalgo eta Simon Mendez bezalako autoreek inbasio ingelesen aurka (1806-1807) idatzi zituzten lauko txikiak (ABBA) historiara pasatu dira.

Payada ahozko ekintza dialektikoa da, gutxienez bi payadoreren artekoa, eta askotariko gaiak jorratzen dituzte: eurek aukeratuak testuinguruaren arabera edota publikoak proposatuak. Inprobisazioa ere indibiduala da, baina Platako payadaren ezaugarria da payadorearen inteligentzia eta abilezia demostratzea, kultura orokorraz jantzita egoteaz arduratzen baita. Originaltasuna asko baloratzen da, baita metaforetarako trebetasuna, eta, bertso bakoitzean, sormena eta bat-batekotasuna.

Badago aurreko lerroetan azaldutakoa ilustratzen duen pasadizo bat. Don Carlos de Molinaren emankizun batean (San Pedro, Buenos Aires, 60ko hamarkada) tertuliakide batzuk zarata egiten hasi ziren hura izorratzeko asmoz. Molinak dezima batekin erantzun zien:

 “Los que piensan con los pies
aplauden con los zapatos”.
Carlos Molina

 

Mi minorraren konpasean musikatutako payada, zubi eta lehengai izan da payadorearentzat, penak eta pozak adierazteko garaian. Eta gitarra borroka tresna gisa baliatu du bere iritzi berekoa ez den payadore batekin eztabaidatzeko. Kasu horietan talka dialektiko bat ematen da, “kontrapuntuko payada” izena duena.

Payadoreak eskema mental bat eraikitzen du bere bertsoa gorpuztu eta naturalizatzeko, inprobisatzen duen unean egiten duen prozesu kognitiboa poesiaren edukian zentratu behar baitu. Prozesu fisiologikoak, hala nola instrumentu bat jotzea edota errima, metrika eta tonalitatea aukeratzea bere-berezko duen erraztasunez egiten ditu.

Payadoreen gehiengoak pentsatzen du payadorea jaio egiten dela, eta, determinismo biologiko horretatik abiatuta, gero hezi eta fintzen dela. Baieztapen hau sostengatzen da edonork ikasi dezakeelako inprobisatzen, baina horrek ez du bermatzen publikoaren aurrean hitz erraztasuna izan eta horrekin gozatzea.

Kontrapuntu edo inprobisazio baten aurrean azkar erantzutea oso garrantzitsua eta ia hil edo bizikoa da payadorearentzat, ez baitauka zalantzetarako astirik (edo publikoak ez dio ematen, are gutxiago bertsoak punta-puntakoak ez badira). Hector Aldo Crubelier payadorearen dezima bat ekarriko dut hona, Alvaro Casquerorekin ari zela honek galdetu baitzion: “Zertan datza inprobisazioaren artea?”. Crubelierrek erantzun zuen:

 

 “Es la rapidez mental,
también es la captación
y la firme retención
que integra lo elemental.
Es la fuerza espiritual
que al genio creador anima
en la inspiración que prima
cuando en repentino enhebro
concibe un verso el cerebro
con buena métrica y rima”.

A.A.C.

 

Bat-batekotasuna poetaren zorroztasunarekin lotua dago. Dezima bat pentsatzerako orduan (bertsoak egiteko modu konplexuenetakoa), azken bertsoak dira pentsatu diren lehenak: tesi edo errematea azkeneko bi bertsoetan kondentsatua egoten da, eta aurretik doazen bertsoek sarrera edo garapena ematen diote ideia zentralari.

Inprobisazioa dohain eta entelegu kontu bat da, eta beraz, ez du genero bereizketarik egiten. Argentinan eta Rio de la Platako arroan egon da eta badago payadore kopuru garrantzitsu bat, gehienbat gizonezkoz osatua; baina azken urteetan emakumearen rolak gorakada eta une gorena bizi ditu bira historiko bat emanez.

Ahozkotasuna ikertzen duten adituen lanek historian sakontzea ahalbidetzen digute, eta inguru hauetan izan ziren lehen payadorak irudikatzen hastea, nahiz eta ez dagoen emakumeen praktika ziurtatzen duen dokumentazio froga sinesgarririk 1972. urtea arte.

1915 inguruan kokatu dezakegu Aida Reina, eta bera bezala asko aurkeztu ziren zenbait ikuskizunetan payadora gisa, nahiz eta ez dakigun hala ziren edo aurretik konposatutako kantuak abesteagatik izendatzen zituzten horrela.

1972an Marta Suint agertu zen, eta hori hartzen daRio de la Platako emakume payadorearen historiaren hasieratzat. 1991ko irailaren 29an, Ramos Oteron (Buenos Aires) izan zen, guk dakigula, lehen payada bi emakumeren artean: Marta Suint eta Liliana Salvat. Egun badaude payadora profesionalak Argentinan, baina aitortza handiena dutenetatik hiruk 40 urte baino gehiago dauzkate.

Emakume inprobisatzaileek bidea zabaldu behar izan dute estigmatizazioaren eta aurreiritzi historiko eta kulturalen aurrean, soberan daukaten talentua erakutsiz, eta horrek berak ezinezko bihurtzen du albo batera uztea ikuspegi eta ukitu femeninoaren ekarpen aberatsa.

Gautxajeak, urte luzetako itxaronaldiaren ondoren, gustura eta poztasunez hartu du rol femeninoa gautxoaren eta payadaren gorazarrea egiten aritzea.

Gaztediak bere bidaia hasi du bat-batekotasunaren bidean, baina agerikoa da gehienak gizonezkoak direla. Orain arte, hogei urte inguruko emakume bakarra naiz bere bertsoak haizetan idazten, baina badaukat itxaropena eta sortuko dira bat-batekotasunera batuko diren ahots berriak.

Uste dut payadorearen artea nirekin jaio zela 1995eko otsailaren 20 hartan, Pozo del Molle nekazari herri txikian, Cordobako hego-ekialdean. Familia kostunbrista eta tradizionalista batean hezi ninduten, eta zaldizko ospetsuen biloba, alaba eta arreba naiz. Horregatik hasi nintzen txiki-txikitatik payadaren artea ereiten. Zaldiekin, jineteadekin eta payadoreekin lotutako ezagupenak barneratu ditut, eta horiek dira nire oinarria gautxoaren tradizioa babesten duen publiko baten aurrean abestu behar dudanean. Bost urterekin Martin Fierroren bertsoak errezitatzen nituen, eta Saul Huenchul payadore patagoniarrarenak. Denbora pasatu ahala, nire gitarraren mi minorrarekin kateatu nintzen, nire ahotsa milongetan afinatuz. 18 urterekin, sekulako ohorea izan nuen, Marta Suint argentinarrak eta Jose Silvio Cubelo uruguaitarrak eman baitzidaten payadore bataioa. Artearen bideek toki askotarikoak ezagutzera eraman naute, Euskal Herria barne. Egun, Villa Mariako unibertsitatean nabil Hizkuntza eta Literatura ikasten. Aldi berean, nire bat-bateko poesia eta emakume kantua errespetuz eta konpromisoz daramat edozein tokitara.

Ume nintzela jendea harritu egiten zen egunerokotasuneko gauzak poetizatzeko neukan gaitasunarengatik; jakin, nire heziketa eta ikaste prozesuan ez nuela maisu-maistrarik izan eta autodidakta naizela. Horregatik, liluratuta gogoratzen dut nola xehatu nuen dezima eta nirea zen bat osatu bertso soil batzuekin.

Munduari zerbait esan eta zerbait uzteak eraman naute aldapa gailendu eta adiskide payadoreen errespetua izatera. Nire aurrekariak izan diren emakumeak mugimendu feministaren aitzindariak izan dira payadari dagokionean, bertsogintzan entelegua eta talentua gailurrera eramanez genero berdintasunari gorazarre egin diotenak, hala nola Marta Suint, Liliana Salvat eta Susana Repeto.

Emakume bezala kimera askori egin behar izan diet aurre, giro tradizionalista eta payadorean historikoki gizonak izan direlako protagonista. Garaiak aldatu dira, edo hobeto esanda, aldarazi ditugu borrokaren indarrarekin eta parte hartzearekin.

Nire kantuaren lehengaia neure bihotzaren eta arimaren sakontasunetik jaiotzen da, artearen langile batek bizitzaren bidean jasotzen dituen esperientzietatik, baina bereziki, nire sorlekutik ernaltzen da: nire herria, nire familia eta nire ohiturak.

 “Quiero pedirle al creador
en  resurrección resuelta
que no permita mi vuelta
 si no existe el payador”.
Araceli Arguello

Payada argentinarra
Payada argentinarra
Payada argentinarra
Payada argentinarra
Payada argentinarra
Payada argentinarra
Payada argentinarra
Payada argentinarra
Payada argentinarra
Payada argentinarra
Payada argentinarra