Goizueta: Nikolas Iribarren, 'Xardea'
Oraindik gogoan dauzka Goizuetako jendeak Nikolas Iribarrenen pasadizo eta bertso franko. Ez hori bakarrik, orain berriro (2013-4-23) hila dugu Joxe Antonio Iribarren Perurena, lehengusu propioa eta aitona Nikolas zenari bezalaxe Xardea deitzen genion honi ere izengoitiz. Bihoa bien oroimenez lantxo hau.
Nikolas Iribarren –
Sortzez hernaniarra genuen Nikolas, zazpi senidetan hirugarrena, eta pontera jaso zutenean, Joan Nikolas para zioten izena, 1862ko buruilaren 10ean. Gurasoak Jose Antonio Iribarren Ezpeleta eta Josefa Ignazia Oiartzabal Bengoetxea.
Gaztetan merkatari zebilela, Goizutara ezkonduko zen Aitaborroko alaba Zezilia Narbarterekin, 1900-2-27an. Halaxe dio elizako ezkontza agiriak: “Soltero, de treinta y siete años de edad, comerciante, natural de Hernani y residente en Goizueta”. Horrek esan nahi du, ordurako merkatari zebilela eta Goizuetan bizi zela, gainera. Ezkondu eta Nikolasek berak zaharberritutako Xardearen Etxe sonatuan jarriko ziren bizitzen, eta hantxe hazi hamar senideko familia: Demetria 1900, Jose Antonio 1902, Agustin 1905, Tomasa 1906, Daniel 1909, Narziso 1911, Romana 1914, Julio 1915, Bittor 1917 eta gazteena Fermina, 1918an jaioa, guk, mutiko txinto ginela, Erratetan errotari ezagutu genuena, bere familiarekin. Zenbat aldiz, asto gainean erregu artoa hartuta irinketara. Zenbat aldiz bai!… Seme Bittor ere, gure osaba propioa, herriko dantzari erakustun lanetan asko aritua zuen Xardeak, batez ere, 1936ko gerraurrean ikasitako Bizkai dantzak, berriz atzera gerra ondorekoei erakusten, zubigintza abertzalea loratuz.
Hantxe biziko zen gure Nikolas famatua, eta hil ere bai, 1932ko apirilaren 5ean, hiruetan hogeita bederatzi urte zituela. Heriotzako udal agiriak dio (70 or., 10. zkia): coma urémica gaitzarekin hil zela; eta sinatu gabe utzi zuen agiria Pedro Aizkorbe sekretario famatuak, eta ofiziorik gabe Xardea: “de profesion x”; beharbada, aspaldi haunditik ondasun guziak galduxeak zituelakotz, eta pobreza deklaratua.
Garai hartan, Ukuko Lujanbiotarrek erabili omen zuten ostatuz Xardearen Etxe famatua, urte sail batean, baina gero, berriz atzera Xardearen alaba Tomasaren eta Migel Perurenaren familiak segitu negozioarekin. Oi ai ei, eta miletan ai! Zenbat konpitte, paxintxi eta karamelo erosiak ote gaude, mutikozkor bihurri ginela, Xardearen Etxetik, han nonbait 1965-1971 bitartean!…
Nikolasen merkataritza oparoa:
Denetarik izaten omen zuen Xardeak bere merkatu oparoan. Batez ere, sagardotegia, hain zuzen ere Tolare izeneko etxean, eta Ixkibiko zelaian sekulako sagastia. Ordukoak omen zituen, sagardiaren zergaren gainean Pedro Aizkorbe sekretarioarekin izandutako disputak, bertsoak eta istilurik haundienak ere.
Baina, sagardotegiaz gain, bazuen arropa denda; egurra zerratzeko zerra Urdiñolan; baso egurra, ikatza eta merkatuko jeneroak hara eta hona ibiltzeko idi pareak… Baita abeltzaintzako zerriak, ardiak, behiak eta beste ere. Lehen aipatu dugun Erratetako errrota ere Xardeak berak zaharberritua omen zen. Hernanirako diligentzia ere ba omen zuen (52 lib, 124. or.): “Nicolás Iribarren tiene coche correo diario a Hernani y la junta estaba persuadida de que estaba exento de tributar a las cargas provinciales como de servicio público y del Estado”. Ostatua, lotarako tokiak… Xeberino Loiarteren hurrena, Goizuetako merkataririk bizkorrenetakoa izandua baitzen bere garaian.
Baina kiebra joxe zuela dirudi atzenean. Udal kontuetan ere ageri baitira halatsuko aipamen batzuk (1904-7-28ko akta, 124. or.): “…Nicolas Iribarren tiene casa de hospedaje [Xardearen Itxea] pero concurre tan poca gente forastera que la junta cree no se puede comprender como tal.
Posada del pueblo: tampoco se puede considerarse como casa de hospedaje puesto que tiene solamente un cuarto disponible en el cual se aloja la Guardia civil de Leiza, que viene con frecuencia por cuenta del Ayuntamiento y cuando llega un carretero que viene mensualmente poco mas o menos, y esto si se encuentra desocupado entonces”.
Herriko Etxeko zorrengatik enbargoa atzenean:
Ez dirudi Leitzako Zortzikotarrekin eta sozio zebilela, Bilboko Sota y Aznar taldeko barkuren batek kiebra jo, eta enbargatu zizkiotenik ondasun guziak. Nahiz jendeak hala zabaldu. Lehenagoko auziak izan baitziren Xardearenak, eta herrian bertakoak gainera. Honatx udal kontuetatik atera dizkizudan argi mutur batzuk, gauzak gehiegi ez luzatzearren:
Aktak, 1906-1909, 58. lib.:
-(87-88. or.): Nikolas Iribarrenen zergen atzerapen guziaren auzia Diputazioraino eramana.
-(90. or.): Nicolas Iribarrenen izakeraz, pasarte labur bezain argigarria: “…que él solo basta para dar quehacer a todos los empleados del Ayuntamiento y Juzgado de esta Villa con sus raras peticiones y malos modales para con las autoridades”.
-(169. or.): “Embargo a Nicolas Iribarren por la morosidad de las contruibuciones de los años 1904 al 1907”. Hona nondik zetorren gero bertsoak aterako zituen auzia.
-(184. or: a 18 julio 1909ko uztailaren 18ko akta): Aurrez Nikolas Iribarreni egindako enbargoak direla eta, Udalaren izenean, Pedro Aizkorbe joanen dela Iruñera, Felix Amorena diputatuari jakinaraztera: “…la malicia con que obra el Sr Iribarren al querer ocultar sus bienes por eludir de pagos tan sagrados como son los referentes a la contribucion…”.
-(188-189. or.): 1909ko abuztuaren 22ko akta …Nikolas Iribarrenek pobreza deklaratu, ahal dela, bere enbargoetatik libratzeko. Ikus ondoko faksimile puxka:
-(62. lib., 27. or., 1910-2-20ko akta):
Nikolas Iribarren Xardeak pobreza deklaratzeko, katastroan deus gutxi daukala zertifikatua eskatu, eta Udalak ukatu, “porque entre otros posee un manzanal que rinde considerable fruta, especialmente este último año”. Hainbeste istilu sortu zizkion Ixkibiko Sagastia, alegia.
Garai hartakoak dira, bi bertso hagitz ezagun ere. Honatx Aiarreko Laxaro Perurenari jaso bezalaxe papereratuak (Goizuetako eta Aranoko hizkerak, 203. or.):
Txakurtxokoa etorri emen yuen mezara, ta pixkan bat berotu duk eta, Xarderi esaten emen zeon: «Hi, bozak bertsoa! bozak bertsoa!». Ta azkenen bestek, dapa! bota:
Esplikatzera noa biotzeko penak.
Entendituko dute aditzen daudenak.
Leno eun ta ogei ardi erriko onenak,
Orain deozenerdi bat aiek besterenak
Ta Kaikuk kontesta:
Enao ikaratutzen gizonan orroak.
Bajatzen ikusi ditut len ere arroak.
Illbeltzaren zazpian ziran enbargoak:
Adio Xardearen idi ta karroak.
Ta asertu in men yuen Xardea, ta launak artuta kanpora ate emen ziten «Kaiku».
Txakurtxokoen aitona Perurenatarra omen zen Kaiku delako hura, bertsotan poliki aritzen zen artzaina. Gero Ameriketara joan zena.
-Xardearen beste pasadizo eta bertso ale batzuk:
Badu Xardeak han eta hemen tarteka botatako beste bertso franko ere. Hara ale galdu horietako bat, Extanix Perurena Olasokori Bixkiren Joan Jose Zubirik hartua:
Beiñ «Kakaxarra» astokin abitu men yuen etxetik, ta astok lurrera bota. Ta Xardek ala bota men tzien bertsoa:
Kakaxarrak dauka astoa bizia.
Pentsu ematen dio: nai duen guzia.
Arto zaarrarekin baba ere nasia.
Bañan ez dauka noski txit ondo ezia
Aixa botatzen baitu orrek nagusia.
Hona beste bertso bat, Auspoaren Sail Nagusiko Xenpelar eta bere ingurua liburutik jasoa (483-484. or.):
Pedro Santakrutz bertsolaria Adunako Pagake baserritik Eriñozuko Alkatxuin baserrira aldaketa egiten ari zala -1891eko San Martiñak alde ortan- Pagolletako tabernan Goizuetako Xardia bertsolaria egotea suertatu zan. Xardia onek erdiko iru beatzak falta zituan esku batean, beatz txikia eta lodia ez beste guziak alegia; eta horregatik esaten zioten Xardia, aren eskuak sardea zirudialako. Ala, Xardia orrek, tabernatik Pedro gurdiarekin ikustean, onela kantatu omen zion:
Adiskidia, Andoaindikan zatoz Eiñazu aldera,
nik aditu dedanez noski Alkaintxuingo larrera,
bizimou ona pasatutzeko etzatoz leku txarrera!
Eta Pedrok honela erantzun zion:
Adixkidia tabernatikan egin didazu ijua
nunbait etzaizu zuri gustatzen orain nijuan lekua,
ontzak egatzeko nai izaten du beti paraje altua
lenago ere ez nazu beti erriberan usatua.
Dakigunez Pedro andoindarra zan jaiotzez, eta andoindarrak ontzak izaki izengoitiz. Orregatik aitatzen du bertsoan egazti ori. Xardiak beste bertso bat ere kantatu omen zion. Baiña Pedrok kasorik egin gabe aurrera segitu zuan. Kanturako umorerik ez baitzuan izango. Arrezkeroztik ez omen zuan geiago bertsorik jarri eta saldu, andik bost urtera Ereñozuko Misioarenak izan ezik.
Nikolas Iribarren jaunari Xardea zergatik deitzen zioten aitortu dizu goian Antonio Zavala maisu haundiak, baina honako argazki honetxek erakutsiko dizu haren hitz guziak baino hobeki.
Xardearen Emiliak argazkia uzterakoan esana: jaiotzetik falta omen zituen eskuineko eskuko hiru hatzak, eta ama zenak geroztik, haurra izaten zuen aldiro, eskuetara begiratzen omen zion, ea Nikolasen faltarik bazuen.
Mereziko luke horrelako kontu ttiki guziak bilduz haren biografia polit bat osatzea, baina horrek ilusioa eta beta eskatzen ditu, eta gu lasterka ibilki hemen, beti bezala, eta lekuz ere mugatuak.
Goizuetako sekretarioari Xardeak paratuak:
Bertso hauek oso ezagunak egin ziren Goizueta aldean. Aitari ere askotan aditu izandu dizkiot etxean. Hiru bertsoaldi ere izan behar zuten, istilu beragatik paratuak. Nik biok bakarrak eskuratu ditut, ordea, Xardearen alaba Emiliaren eskutik; eta hark eman dizkidala inori ez esateko erregutuz, gainera. Honatx bi bertsoaldiak:
BERTSO BERRIAK (1)
ANTON PERU XARDIAK JARRIAK
1.
Bertso berriak jartzera nua euskara eder batian
Denbora pasa kanta ditzagun Goizuetako partian.
Sekretario traste bat dabil ni sartu nayik lurpian.
Baña ez diyot ametituko bixirik nagon artian.
2.
Barrankatikan Goizuetara sartu zan erdi gosiak.
Orren kontuak askok dakizki begien bistan pasiak.
Poza aundiya ematen diyo besteri arrapatziak.
Desterratzia merezi luke olako gizon klasiak.
3.
Goizuetarrak ez sinistatu orrek esandako itzik.
Santu paperan etorri zan da ez du pikardia baizik.
Asko pertsoni ez diyo opa beriak dituan gauzik,
Beste zenbaiti erri guziya emango lioke pozik.
4.
Bere izatez Barrankesa da lotsa gutxiko azala.
Ez nuen uste gizon bat iñon orrelakorik bazala.
Ni gezurretan baldin banabil berak kontra egin dezala.
Orrek garbiyak dauzka paperak ipurtzulua bezala.
5.
Pedro Aizkorbe dauka jaun orrek batayotikan graziya.
Gaur Goizuetan sekretario Barrankan jaio ta aziya.
Ez da Xardia motibo gabe bertsuak jartzen asiya.
Edozeiñ gauza egingo luke baleuka komenentziya.
6.
Ziertorikan ez dakit baño ala pentsatzen det nerez,
Pikardirako griña gaiztua ote datorkion berez.
Izandunari edozein gauza logratzen diyo mesedez,
Arrazoi duen pobre bat jun da arrentzat berriz ezer ez.
7.
Oraindik ere ez ditut esan orren asuntu guziyak,
Aundiyegiak irudituta badadukaztit utziyak.
Katu lapurrak gozua nai du, ikaratzen du gaziyak;
Morroi gaiztuak dian tokiyan pagatzen de nagusiak.
8.
Gizon batzuek ipiñi zuten orain dagoen graduan,
Eta jendia gobernatzen du berak nai duen moduan.
Arrapatzia beste gauzarik ez dago orren buruan.
Alaja ona sartu zan ori gure erri ondraduan.
9.
Delegadu bat ekartzazu zuk eta nik abogadua.
Zure paperak ikusitzeko egin dezagun modua.
Aziyuetan ezagutzen da zein dan gizon ondradua.
Onduan anbat bajatuko da arro dabillan burua.
10.
Txulo jantzita ibilli arren kaballeruen onduan.
Zure kontuak dakizkigunak asko gera inguruan.
Kontuak garbi ibillitzazu tokatzen dian moduan,
Sekretario ona zerala esango degu orduan.
11.
Osasuna ta pakia dira txit gauza aprotxabliak.
Izan gaitezen alkarrentzako leialak eta nobliak.
Aberatsakin amigo dabil, ez ditu maite pobriak.
Gaur infernuan egongo dira zu baño gizon obiak.
12.
Orra Xardiak bertsuak jarri gizalege ederrian,
Sekretario barrankes bati Goizuetako lurrian,
Ikusirikan nola dabillen oso tankera txarrian.
Merezi luke danborra juaz bialdutzia aurrian.
13.
Bi karatatik azaltze´itu argia eta itzala.
Jende pobrien kontrariyua, aberatsen serbitzala.
Orri bertsuak jarri dizkat merezi zuen bezala.
Besterik bada falta duanik, ark ere esan dezala.
14.
Oiekin bestek ez du parterik, ni naiz bertsuan nagusi
Bueltaka emen ibilliko naiz nere paper eta guzi
Kargu artzen asten bada ere, ez naiz juango igesi
Paper bakoitza amar xentimo, nai dituanak erosi.
Baina nork jarria ote zen bertsoaldi hau, Xardeak berak, edo Txirritak? Jo dezagun maisu haundi batengana, auzia argitzera. Auspoaren Sail Nagusiko beste bertso sail batean ere, egiten baitu Antonio Zavalak Xardearen aipamena, egoki egin ere (Txirrita, 371-373):
Bertso auetan, Bidasoaz beste aldeko Leon Dongaitz pelotariak, desefioa egiten dio Atano irugarrenari. Baina bertsoen egilea nor ote zan? Onela esaten da 12. bersoan:
Ikasi nai badezu jarzaite begira
Xardiaren indarrak onenbeste dira.
Eta Bertsolariya aldizkarian argitaratu ziranean, izenburua honela zetorren: Bertso berriak lengo urtian Xardiak jarriak.
Xardia ori (…) bertsotan pixka bat zekiana zan. Baiña jarri-aldi oso bat paperetan paratzeko Txirritarengana joaten zan. Onekin ere errezelotan giñan, naizta Xardiaren izenean jarria izan, Txirritarena izango ote zan? Eta onen ilobak erabaki du auzia: “Bertso oriek osabarenak dira, eta neronek kopiatuak gainera”. Gero onela jarraitu zuan: “Bai, Xardia ori askotan etortzen zan gure etxera. Osaba eta biak lagun aundiak baitziran”.
Beste hainbeste esanen nizuke, Goizuetako sekretario jaunari ateratako bertsoaldi honetaz: Txirritak jarriak direla, Xardearen aginduz. Aurreneko bertsoaren tankerari eta Txirritak hain ohiko zituen lau puntuei erreparatzea aski. Halaxe entzun izan baitut Goizueta aldean ere: Txirritak paratuak zirela. Baita etxean ere, gure aitaren ahotik. Bertsoak ere kantatzen baitzituen, den-denak ez bazen ere.
BERTSO BERRIAK (2)
ANTON PERU XARDIAK JARRIAK
1-
Bertso berriak Peru Xardiak bigarren txandan seriyo,
Goizuetako sekretario jaun ori dela meriyo.
Alkarrengana ez dadukagu biar ainbat amoriyo.
Lenago baju bizi bagiñan ez gaitu asko gora iyo.
2-
Goizuetarrak adi zazute Peru Xardiak esana:
Al baldin balitz egin nai nuke esplikazio zuzena.
Sekretario atrebitua, au da zuk egin dezuna:
Nik kantak jarri ta preso artu kulpik ez duen gizona.
3-
Motibo gabe ez naiz asiya zuri bertsuak jartzera.
Nai nuen lana ez naiz iritxi pazientziaz artzera.
Kristau gaizto bat dela meriyo askotan onak galtzera.
Café Rin-en zer egin zenian akordatutzen al zera?
4-
Portunatu naiz Café Rin-era gizon orrekin juatia.
Instant batian azaldu zuan zedukan borondatia.
Arrazoiaren biderik gabe ark egin zidan kaltia.
Berak askorik ez dauka baiño lotsatzen naiz esatia.
5-
Orren kontuak badakizkigu ezagututzen dugunak.
Jende pobria zupatzen dute ayen munduko egunak.
Ni ez nau asko engañatutzen oyen izketa legunak.
Beste bi iru erriyan dauzka bere antzeko lagunak.
6-
Peru Xardia aspertu da orain beti egia esanez.
Kokotzeraño asia nago ni orrelako gizonez.
Erri guziya zurrupatutzen naiz arrazoyik izan ez.
Sujetu oyek zein diran gero esango ditut izenez.
7-
Len ere Peruk pentsatu zuen zuri bertsuak jartzia.
Oso gaizki da kulpa gabia presidiyuan sartzia.
Zuk Nikolasi erakusteko tamañ ortako trantzia.
Oyen jabia biar badezu etorri zaitez Frantzi`a.
8-
Bertso oriyen jabia zein dan ikasi zale bazera,
Etorri zaitez Burdeos-era neroni kargu artzera.
Peru astian iru bat aldiz Bayonara azaltze´a,
Karamelo ta konfite eta azenariyo saltze´a
9.
Ez du baliyo arrazoi gabe zapuzkeriyan astiak,
Bestela gaizki juzkatuko du zarrak ez bada gaztiak.
Oik Iribarren preso artuta, aik nere negar tristiak !
Zu sarde batek zulatu eta, zer kulpa dute bestiak?
10-
Café Rin-eko aziyo artaz aserre nago gogotik.
Iribarren-i zer nai diyozu, itz egin zazu neugatik.
Gure Jainkuak ez banau laster ni eramaten mundutik,
Lenguak baño okerraguak izango dira ondotik.
11-
Diadruaren gizajo martxak artu dituzu zartzera
Olakuakin juntatzen dana eskarmentuan sartze`a
Kulpa gabeko aingeru bati juan zera kargu artzera
Aren gastuak paga ditzazu gizona baldin bazera.
12-
Oyan miñez dagoen bati, modu ontan ematen su,
Dakiyen batek esan dit eta, orain bizi naiz jakintsu.
Trubunalera gizonak deitzen arrazoyikan gabe zu,
Goizuetako Nikolasekin zabiltzala uste al dezu?
Aurreneko bertso saila Txirritak paratua zela esan dugu. Eta bigarren hau?… Nik uste ezetz. Hemengo bertso tankerak nabari baitizu bestelako joskera eta bihurkera. Hauek, inondik ere, Xardeak berak paratuak behar dute.
Badirudi gainera, kontuak apropos nahasten dituela, auzietako izen ofiziala eta bertsoetako izengoitia elkarrengandik bereiztu nahiz edo. Bigarren bertsoaren bukaeran, esaterako: Nik kantak jarri ta preso artu kulpik ez duen gizona. Edo 9. bertsoan dioenak: Oik Iribarren preso artuta, aik nere negar tristiak! / Zu sarde batek zulatu eta, zer kulpa dute bestiak?
Eta zein izan ote zen Donostiako Kafe Rhin-en sekretarioak egin zion azioa: beste gauzaren baterako deitzen zuela esanez engainatu, eta bertsoak atera zizkiolako preso hartu? Baliteke, baina auskalo.
Eta 8. bertso osoak ere nahasmen berbera sortu nahi dizute, Xardearen hara eta honako merkatari ibilerak tartean sartuz:
Bertso oriyen jabia zein dan ikasi zale bazera,
Etorri zaitez Burdeos-era neroni kargu artzera.
Peru astian iru bat aldiz Bayonara azaltze´a,
Karamelo ta konfite eta azenariyo saltze´a.
Bukatzeko. Bi ez ezik, hiru bertsoaldi ere atera zizkiola Xardeak Sekretariori. Halaxe aditua nago, etxean bertan, aita zenari. Eta hara nola bukatzen duen bigarren aldiko 10. bertsoa: Lenguak baño okerraguak izango dira ondotik. Horregatik, nik uste, jendeak pentsatu izana, hirugarren bertsoaldia ere atera zuelakoa. Nik ezetz eginen nuke, ordea. Eta oker banengo, inon izatekotan, han azalduko da, hirugarren bertsoaldi hipotetiko hori ere Aita Zavala haundiren artxoboan. Saiatuarren, ez baitut, oraingoz, aztertzerik izan.
Eskerrak, bihotzez: Xardearen Emilia Perurenari eta Felix Loiarte Erratetakoari, musutruk utzitako argazki eta datuengatik, Beñat Hach Embareki lantto hau idazteko aukera emateagatik, eta arreba Maite Perurenari bitartekari lanak egiteagatik.
ERANSKIN MODURA
Xardearen hamaika istiluetako bi:
Goizuetako udal aktetan ageri da Nikolas Iribarreni buruzko istilu franko, eta honatx haietako bi, beste askoren lekuko:
– (52. lib., 106. or. atz.): …”En sesion del dia 17 se trató sobre la amenaza verbal y personal que al Sr Alcalde hizo D Nicolas Iribarren diciéndole que por sus manos habia de dejar la vida puesto que se empeñaba en fastidiarle, y por haberle reclamado a que en el termino de 24 horas satisficiera la cuota que debe por el montazgo que compró al Ayunt, y habiendo consultado el caso con el Abogado Sr Amorena, este opina se debe presentar la demanda en el Juzgado de 1ª instancia”. (1904-4-5eko akta). Alkateak Nikolas Iribarreni emandako agindua, batzarrean hartutako erabakia zenez, eta gainera aguazilaren bidez adierazia, ez duela Esteban Arratibel alkateak inolako erantzukizun partikularrik auzi honetan eta: “se acuerda por unanimidad autorizar al mismo para que incoe la oportuna denuncia porque bajo ningún concepto conviene mermar la autoridad del Sr Alcalde ni de los demás individuos del Ayunt.”.
– (108. or. atz.): Daniel Narbarte koinatuak ahoz egindako eskarioa: Nikolas Iribarreni barkatzeko Udin ustela atera zitzaion haritza, eta hartara segituan pagatuko duela oraindik zor duen Nekuko lotea; ezetz, Udin ez zaiola haritzik saldu Xardeari, eta J. A. Loyarte diruzainarekin dituen kontu partikularrak ez nahasteko Udalekoekin, eta pagatzeko oso-osorik Nekuko lotea, eta inolako eragozpenik baldin badu, adierazteko idatziz behar den bezala.
-(1904-6-9ko akta, 116-117. or.): …”Sesion extraordinaria por el motivo de un altercado que tuvo el alcalde Esteban Arratibel a las dos de la tarde con Nicolas Iribarren, dice: “Se me presentó el citado Iribarren ante mis puertas acompañado de Lázaro Huici [Kapelorrikoa], donde tuvimos nuestras primeras palabras sobre cuestiones administrativas de la Villa y también particulares y entre ellas me dijo si firmaría el acuerdo tomado para decomisar los líquidos a Pedro Unchalo, a lo que me negué puesto que no hubo tal acuerdo sino depositar dichos líquidos y vasijas para luego tratar en sesión, como se hizo en las celebradas los dias 22 y 29 de mayo último” (…)
Eta honela segitzen du 116. orri atzean: …“levantando un fuerte alboroto en las puertas de mi casa [Irisarri] por lo alto que hablaba: separose algunos pasos de mí y me dijo que no estuviera hablando que él me habia amenazado de muerte sino que yo fui el que dije que por él no abriría nuevos caminos y le contesté que yo correspondería a mis actos llegado el caso, respondiéndome y amenazándome si quería hacer pruebas con él, contestándole que allá me tenía y que hasta la fecha había andado sin temor a un hombre y que en lo sucesivo tambien andaría lo mismo: entonces de una manera violenta y descompuesta tiró a tierra la blusa que llevaba en las manos, remangando la camisa del brazo izquierdo, y elevado dicho brazo, con la mano enpuñada, dirigiose velozmente hacia mí, pero antes de descargar el golpe le asió del mismo brazo D Lázaro Huici [Kapelorrikoa] que le hizo retroceder a unos pasos de mí, ofreciéndome entonces la cara para que yo golpeara, diciéndome pégame, repitiendo este expresión varias veces, sin que yo me moviera del punto en que estaba; así las cosas pasé un aviso al alguacil ordenando la detención del mismo en la corrección pública.
El Primer Teniente D Antonio Alsua pidió la palabra y dijo: que como habían notado los compañeros del Ayunt. que concurrieron a la Sala después de la función de la misa de la octava, fueron llamados a fuera de la Sala, él y D Pascasio Arano por Nicolas Iribarren, invitándoles éste a que después de comer fueran a su casa como así lo verificaron, donde les presentó un escrito para que después de enterados lo firmaran, y habiéndose negado a ello por no haber tratado ni acordado en el Ayuntamiento en cuanto al contrabando a que se refería dicho escrito, hallado a D Pedro Unchalo, porque tenía redactado en la forma que a sus intereses le convenía, manifestando dichos señores que no se decomisaron los líquidos y vasijas sino que se depositaron hasta resolver lo que procedía, como se resolvió, resultando de ello un fuerte alboroto promovido por él mismo, al ver la negativa de dichos Srs, hasta amenazando al primero con ademán de levantar la mano diciendoles que el Ayuntamiento obró injustamente contra sus intereses, replicando el Sr Alsua que el acuerdo se tomó por unanimidad y sin apasionamiento de ningún género según la intrerpetación de las condicones del arriendo y los datos que aportaron las partes y si con dicho acuerdo se creía lesionado o perjudicado podía recurrir en alzada a la Superioridad y si esta resolvía en imponer algún correctivo o multa, desde luego estaba dispuesto a sobrellevarlo, como tampoco dudaba de todos sus campañeros de la Corporación, incluso el Secretario, manifestando el Sr Arano toda su conformidad en aquel mismo acto a todo lo expuesto por su compañero el Sr Alsua, quienes abandonaron aquel edificio [Xardearen etxea].
Enterados todos de lo que se lleva expuesto por unanimidad aprueban en todas sus partes lo actuado por el Sr alcalde y los dos Tenientes: que al transcurso de 22 horas se ponga en libertad al detenido; que se le formule la correspondiente denuncia ante el Juzgado de Inspección para depurar las responsabilidades consiguientes, quedando autorizado para ello el Sr Alcalde”.
– (1904-6-12ko akta, 118. or.): … “Se lee y se aprueba por unanimidad el borrador formulado para la denuncia del Sr Nicolas Iribarren sobre los sucesos ocurridos el día nueve del actual”.
-(169. or. atz.; 1905-3-7ko akta) … “Que es una ignominia el calificativo de testaferro que le aplica Iribarren a Erreguerena pues es un honrado vecino que se dedica a elaborar algunas cargas de carbón y vender al que más le abone, como lo hará Iribarren cuando tenga proporción para ello.
Que dicha subasta fue totalmente legal, y si al Sr Iribarren le ha producido mal efecto el no admitirle como postor, la falta está en él por no haber efectuado el pago, pues bien claro está en las condiciones.
La corporación vuelve a rechazar por unanimidad las infundadas razones de Nicolas Iribarren pretendiendo anular la polémica subasta de Enero”.