Gales: Irauten duen poesia
Gales: Irauten duen poesia –
erredakzioan itzulia
Galesko hizkuntza poetikoaren egoerari begirada labur bat, Eurig Salisbury, 2018ko Iraila
Galesek eta Euskal Herriak gauza asko dituzte komunean. Bi herrialde europar txikiak deiturikoak dira eta erdi autonomia egoeran daude, bi herrialdeetako hizkuntzak eta kulturak zapalkuntza historikoaren menpe egon dira. Beren hizkuntzek aurrera egiten dute, ordea, eta beren kulturek loratzen jarraitzen dute. Antzekotasunaren beste puntu bat, ohorezko tokian duten gauza bera: poesia.
Hortxe bukatzen dira bien arteko antzekotasunak. Galesko poesia modernoaren eszenak ez du zerikusirik Euskal Herriko poesiaren inprobisaziorako tradizio ikusgarriarekin. Orain dela urte batzuk Donostian ikusi nituen emanaldiek, bertsolarien gaitasun paregabeak eta ikusleen garrantziak harri eta zur utzi ninduten. Gales harro egon daiteke bere tradizio poetiko luzeagatik. Izan ere, gure nazioko himnoko lehen lerroak Gales “poeten lurra” dela adierazten du, baina Euskal Herriko poesiaren jendaurreko balioa erabat desberdina da.
Galesko poesia, ikuskizun publiko gisa, bertso-tradizioaren ospea izatetik urruti dago. Poesia gizartean berriro sartzeko esfortzuei esker, metrika zorrotza duen poesia bereziki, 1990eko hamarkadan publiko zabalagoetara zuzendu zen musika ekitaldiak tabernetan eta bestelako ezarpen informaletan eginez; poesia irakurketak oso ohikoak bihurtu dira horrela. Dena den, ikusle zenbakiak aldakorrak dira eta ikusteko dago galeserazko poesiak ikusleria zabalagoa mantentzea iraunkorra izan daitekeen ala ez.
Babes adierazleak aurki ditzakegu Galesko Eisteddfode Nazionalean egin diren azken aurrerapenetan; galesera eta Galesko kultura ospakizuna ematen hasia da urtero, herri ezberdinetan, abuztuaren hasieran. Aurten jaialdia Cardiffen, Galesko hiriburuan ospatu zen, eta Cardiff Bay-ko onena erakutsi zuen. Bertako kontsumismoa lotsagabea da, eta Galesko bihotz konstituzionala eta bere gobernu deszentralizatuaren egoitza ere bada. Poesia tradizionala aisialdi moduan ematen da, hala nola “talwrn” eta “ymryson” lehiaketetan, non poeta taldeek aldez aurretik burutzeko zereginak dituzten. Gai-jartzaileak ezarritakoak ez dira oso ezberdinak izaten. Lehiaketok Eisteddfoden ospatu dira aurten ere, ohikoa den bezala. Poesia galesaren etorkizuna beste toki batean egon daiteke, modu ausart eta esperimentalagoetan.”Stomp”-a ezohiko poesia lehiaketa bat izan zen, 2000. urtean garatu zena eta hasieratik harro egoteko moduan irekia eta bat-batekoa izan zen. Aurtengo Eisteddfoden edizioan hobekuntzak izan ditu. Siwperstompek “stomp” baten ezinbesteko osagai guztiak hartu zituen: ongi landutako poesia eta noizean behin arriskatua dena, audientziaren bozak eta egurrezko aulki estilizatuaren saria. Guzti horiek hartu eta Millennium Center-en Donald Gordon-en Antzokian kokatu zituen. Hasieran, sarreren salmentak Eisteddfod astekora gerturatu ziren, eta proposamen arriskutsutzat jo zena erabateko arrakasta izan zen. Harrigarria izan zen nola, lehen aldiz, poesia Eisteddfoden muina izan zen, eta ikus-entzule kopuru handi horren aurrean tinko mantentzea jarraitu behar den bidearen adierazgarri izan daiteke. Aurtengo “esnea jezteko aulki desiratuaren” irabazlea Gruffud Eifon Owen izan zen (Eisteddfodeko poesia lehiaketa ospetsuenaren, the Chair-en irabazlea ere). Modu askotan, “stomp” ekitaldiaren baliokidea da ospe eta prestigioari dagokionez. Azken aurreko presidentzia ekitaldiak jende asko erakartzen du eta Eisteddfodeko amaiera tradizionalaren une gorena da, beste bi sari banaketa ekitaldi literarioen ondoren (asteleheneko koroazio lehiaketa bertso poesia librerako, eta Prosazko domina lehiaketa, asteazkenean, eleberri laburrerako).Aurtengo metrika zorrotzeko poema irabazlearen jatorri berrizaleak, Gales modernoko herriaren sare sozialen eragin somniferoaren inguruan, adierazi dezake Galeseko poesia gainartzailea gero eta gutxiago urruntzen dela belaunaldi gazteagoen poesia erradikalenetik. Uneren batean sinestera iritsi ginen guzti honetatik kanpo geratzen zirela.
Sari nagusiek lehiaketa osasuntsua erakartzen jarraitzen duten arren, Eisteddfoden ematen diren literatur lehiaketa txikiak atzean geratzen dira. Joera iraunkor horrek azaleratzen du bai poesia nola ematen den jakitera eta baita jasotzen den moduarekiko jarrera aldaketak ere. Duela hamarkada batzuk, poetek beren lana lehiaketa batera bidali eta irabazi edo galdu egin zuten jakiteko hilabete batzuk itxarotea onartzen zuten bitartean, oraingo poetak ez dira beren lana isilpean mantentzearen aldekoak. Badirudi aldizkako zuzeneko poesia irakurketa eta lehiaketetan poemak probatzeak eta bat-batean online eginiko publikazioek ematen duten poztasunak, eisteddfodic lehiaketaren barne antolakuntza ere irauli dutela. Aldi berean, badirudi hileroko salmenta duen Clera podcast eta Ystamp literatura aldizkaria (online agerpen handia du, eta hiruhileko paperezko argitalpena eta gehigarriak) bezelako enpresa independienteek jada finkatutako izenburuek baino ospe handiagoa dutela eta, orokorrean, garrantzitsuagoak direla.
Ulergarria litzateke Galesko poesia ezagutzen ez dutenek pentsatzea poetei eskaintzen zaien bakarra zenbat lehiketa besterik ez dela. Hala ere, inolako horniketarik ez duten poesia irakurketa saio ezagunenetako batzuk Eisteddfod astean ematen dira. Bragdy’r Beirdd-ek (poeten lantegia), Cardiffen egoitza duen poesia kolektiboak urtero antolatutako ekitaldiak jendetza dedikatu bat erakartzen du, eta urtean zehar ematen diren horrelako ekitaldien arrakasta du oinarri. Maiz zaratatsuak eta lehiakorrak diren arren norgehiagoka formalaren mugetatik aske daude.
Nahiz eta poesia birak ez diren duela hamarkada gutxi batzuk bezain ohikoak, gehienetan lanaldi osoko enpleguarekin lotuta ez dauden poeta gazteek ematen dituzte. Azkeneko bira batek (beren hitzetan) “nola jokatuko duten jakin ezin den emakumezko talde gazte eta desiragarri bat, artista, abeslari eta poeta nahasketa” azaldu zuen, adibide bikaina da. Cywion Cranogwen Sarah-k bere izena, Jane Rees marinel, eskolako zuzendari eta poetaren (1839-1916) bardiko izenaren ondoren bereganatu zuen, modu zabalean, XIX. mendeko galesko emakumerik nabarmenena bezala.
BBC irratiko Galesko hizkuntzan aritzen den irratian (Radio cymru), luzeen jardun duen saioetako bat, Talwrn y Beirdd (poetaren kabina) da. Taldekako lehiaketa aurkezten du eta jarraipen itzela du. Poesia eszenaren beste ezaugarri nagusiak poesiak nazioaren testuinguruan duen garrantzia aitortzen duten bi posizio dira: Galesko Poeta Nazionala (Bardd Cenedlaethol Cymru) eta Haurrentzako Poeta saritua (Bardd Landare Cymru), gaur egun Ifor ap Glyn eta Casia Wiliam, hurrenez hurren.
Nahiz eta Galesko emanaldi publiko horietako oso gutxik ekartzen dituzten Euskal Herrian ikusitako emanaldietako entzule kopuruak, irakurtzeak edo audientzi batentzako antzezteak eszena poetikoko gakoa izaten jarraitzen du. Herri honen historian zehar, poesia entzutera ematea ezinbesteko osagarria izan da, eta, horregatik, abiapuntu historiko batetik, asko galdu dela argudiatu daiteke. Eskuizkribuetan erregistraturiko Erdi Aroko milaka poemen antzezpenean bidelagun izan duen musika ez da inondik inora galdu. Erdi Aroko poesiatik askok bizirik iraun du abesten zen soinuarekin batera, baina hortatik oso gutxi editatu da. Horrela apurturiko tradizioak, neurri handi batean, gure eskutik kanpo irauten du.
Hala eta guztiz ere, denboran nagusitu dena metrika eta “cynghanedd” izan da. Metrikoak duela mende asko sortuak dira: “englyn” delakoa idatzitako lehen galesera bezain zaharra da. Lehen hitz horiek IX. mendekoak dira eta oraindik erabiltzen dira gaur egun. Ezagunetariko hainbat kontsonantzia eta errima arau konplexuak dituzten esaldiz apainduak izaten dira. “Cynghanedd” Europan zabal hitz egiten den hizkuntza batean garatu izan balitz, dudarik gabe munduko mirarietako bat bezala ezagutuko litzateke. Galesko poesia goiztiarrenean erroturik dago, VI. mende inguruan ziurrenik. Horrela, bere soinu sistema paregabea gaur egun arte erabili da poesia konposatzeko, metrika zorrotzean eta, tarteka, metrika librean ere. Izenak berak “harmony” edo “chiming” esan nahi du, eta araurik formalenak duen soinuaren pean daude. Ezberdintasunak mantenduz, esan “cynghanedd”, gaur egun, idatzizko tradizioan erabiltzen dela gehienbat –poeta guztiak isilean idaztera iristeraino-, duela hainbat mende ahozkotasunak sortua eta ahozkotasunerako sortua izan zen arren. Galesko poesia tradizionalak entzunezkoari berezko atxikimendua izan dio. Zentzu horretan, bere poesia agian ez da ahozko kultura baizik, entzunezko kultura bateko parte.Galesko herritarrek etorkizunean gobernu independente batek hobeto zerbitzatuko lituzkeela erabakitzen badute, ez dut inolako dudarik poesiak funtsezko eginkizuna izango lukeela bere sorreran. Galesko historiaren zati handi batean, hain zuzen ere subiranotasun konstituzionalik egon ez denean, poesiak boterea eta agintea mantentzea lortu du, esparru politikoan maiz falta izan da eta.
Ez da neurriz gainekoa esatea, oinarrian galestar poesia funtsean XV. mendekoaren oso antzekoa dela. Garai hartan Guto’r Glyn poeta ospetsuak honela laburtzen zuen:
Hwy pery – Cymry a’u cân –
Henw a gair, hwy nog arian.
Ospeak eta hitzak, dirua baino gehiago, askoz gehiago irauten dute. Galesko jendeak horiek abesten ditu.