Bertsolaria jantzi nahian, literalki kasu honetan
Bertsolaria jantzi nahian –
Artikulu berean Lore Jokoen zikloan nabarmendu ziren hainbat ardatz berreskuratzen zituen. Esaterako, bertsolaritzari ikuskizun jasoaren jitea eta maila ematearena:
“Se ha dicho que el ‘bertsolari’, como floración genuina popular donde mejor encuadra es en el libre paisaje del campo. Pero, ¿andarían desacertados los que creyeren que nuestros improvisadores no pueden lucir sus aptitudes en un programa literario-artístico, sin que nada desmerezcan del valor estético de una velada culta y amena?”[1]
Tolosako kanporaketa. Bertsolariek ekin aurretik sermoia eskaini ohi zuen Aitzolek, bertsolaritzaren funtzioaz, kategoriaz eta abar, bere mezuen pedagogia egin nahian. Argazkilaria: Jesus Elosegi. Iturria: Gure Gipuzkoa
Bertsolaritza ikuskizun modernoaren parametroetara egokitzeko ahalegina aurretikoa da, baina Aitzol da termino horiek espresuki lehen aldiz erabili zituen eragilea: “¿Y por que nuestro ‘koplakari’, discretamente tocado con arcaicas vestiduras, resucitando un motivo legendario, suscitando una contienda de amor, iluminando los futuros senderos de la raza no ha de ser considerado como motivo espectacular y cultamente literario?”.
Zalbidek, bigarren olatu honen ekarpenak zerrendatzerakoan, ildo horretan koka daitekeen metafora bat eskaintzen du euskal kultura popularra “handiki-soinekoz” jantzi zela dioenean (1988: 399). Aitzol, ordea, bertsolaria jantzi behar hori, lehen artikulu honetan behintzat, literalki planteatzera iristen dela dirudi, ez da metaforikoki ari. Azaltzen duenez, egin berri zuten probako saioa gustatu zaio, altxorra deskubritu du, baina bilgarriak ez du konbentzitzen: “Admiración intensa y enajenadora produjo el concurso de bertsolaris […] Sin embargo, el acto fué la revelación eléctrica de un tesoro envuelto en rústicos y plebeyos celajes”. Aldaketa egin behar: “Crear el ornamento del vestuario, cambiar radicalmente la prosaica decoración de una sala anodina por un paisaje impresionante y apropiado del asunto y dar cierta movilidad, muy poca y discretísima a la mímica declamatoria del bertsolari.”
Paisaia ikusgarria dekoratu gisa, bertsolariaren dramatizazioa, antzinako trajeak… Deigarria suertatzen da Aitzolek proiektatzen duen ikuskizun honek eta Xahoren Aitorren kondairako bardoak eskainitakoak duten antzekotasuna. Kondairaren honako pasarte honetan, esaterako: “¿No sería un motivo ornamental y de evocación artística el que en la escena aparecieran los románticos trovadores de doradas guedajas, que con finísimas voces nos relataran las gestas legendarias de la raza?”
Bestalde, mende hasierako garbizalekeriak eragindako mespretxuaren arrastoak ere nabari zitezkeen Aitzolek bertsolaritzaz idatzitako testuetan. Horrela, 1930eko maiatzaren 6an Euzkadi egunkarian “¿Desaparecera el bertsolari? (Una inquietud…)” izenburupean bertsolarien zabarkeria dela medio bertsolaritza galtzear dela mahaigaineratzen du: “Sin parar, por la pendiente de la decadencia euskérica, vemos aún hoy en día que esta nuestra simpática y peculiarísima institución de los bertsolaris va decayendo en una ramplonería y plebeyez cada vez más pronunciadas, yendo camino de su total extinción.”

Bertsolaritzak ez zuen horrelako arriskurik bizi. Zavalak dioen bezala, mende hasieran bertako intelektualek baztertu egin zuten, baina bertsolariek ez zuten intelektualen beharrik euren jardunarekin jarraitzeko:
“[…] el bersolarismo es fuerte; tiene seguridad en sí mismo. No vive mirando a lo que los extraños puedan decir […] brota porque es una necesidad en el pueblo vasco: necesidad de cantar en el bersolari y necesidad de escuchar en la masa. Existía siglos antes de que le aplaudieran los cultos. ¿Por qué habría de callar ahora que le vituperan? El bersolarismo seguirá adelante en su camino.” (1996: 225-226)
Antzokiak itxi zitzaizkionez, sagardotegietan jarraituko dute bertsotan, eta sagardotegietako bertsolaritza hori da hain zuzen Aitzolen errefusa eragiten duena: “[…] se esconden al calor del vino en los tugurios insanos de las tabernas. Y cuando salen de ellas oimos con dolor que sus canciones huelen a mosto y hieden, alguna vez, a podredumbre…” Aitorren kondairako bertsolariarena bezalako eszenaratzerik gauzatzera ez zen iritsi tolosarra, baina bai eutsi zion bertsolaria sagardotegitik atera eta gorbatarekin apain-apain aurkezteko bere setari.
Ez zen seta pertsonal bat izan. Ziklo honetan tolosarrarekin batera bertsolaritzaren ideologo garrantzitsuena izan zen Manuel Lekuona ere bertsolaria jantzi beharraz aritu zen Argian “Bertsolariaren Eguna” izenburupean, 1935eko lehen finalaren bezperatan:
“Maite izan. Eta goratu. Goratu. Esanez eta egitez. Jaso, itz batean. Jaso, batez ere bertsolariaren kultura. Landu, landu bertsolarien gogua. Erakutsi bertsolariei euskera garbia. Itzak, itz garbiak […] Erakutsi batez ere Aberriaren edestia. Aberriaren ipuinak, erakutsi beren olerkietan erri-jakintza bear bezala erabiltzen. Gaia eman. Gai goititu xamarra eman. Poema-gaiak ere bai. Ia orain arteko zenbait gaiaz gaiñera goitituagoak ere kantatzen dizkiguten.”
Tonuak, agerikoa denez, ez du tolosarrarenarekin zerikusirik. Ekintzailearen hitzak dira batak, eta ikertzailearenak besteak, eta bestelako errespetu bat erakusten du Lekuonak. Baina, finean, proiektu beraren barruan ari dira biak.

[1] Smithek azaltzen du ohikoa dela nazionalismoak popularra kultura jasoarekin parekatu nahia, eta ahozkoa idatziarekin parekatzeko ahalegina ere gerta daitekeela dio: “El nacionalismo, en cuanto ideología y simbolismo, legitima toda configuración cultural, apelando a los intelectuales dondequiera que estén para que transformen las culturas ‘inferiores’ en culturas ‘superiores’, las tradiciones orales en escritas, con el fin de preservar para la posteridad su fondo de valores culturales insustituibles.” (1997: 10)