ZirTok: Umore errimatuaren lehiaketa

ZirTok –

Bertsozale Elkartearen ataritik.


Zirtoa erantzun errimatu barregarria da, edozein elkarrizketetan bat-batean erabili litekeena. Zirtoak egiten dituena zirtolaria da, eta zirtoa oinarri duen TikTok-eko lehiaketa ZirTok. Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, Hiru Damatxok eta Bertsozale Elkarteak antolatu dute elkarlanean eta apirilaren 1etik maiatzaren 31ra bitarte egongo da parte hartzeko aukera TikTok sare sozialean.
 
ZirTok
 

TikTok sare sozialean euskarazko umore errimatua sustatu asmoz antolatu dute ZirTok lehiaketa Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien FakultateaHiru Damatxo eta Bertsozale Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna eraikiz ekimenak lagunduta.

Apirilaren 1etik aurrera euren bideoak igo ditzakete lehiaketan parte hartu nahi dutenek. Izan banaka, binaka edo taldeka, umore errimatuko bideo laburrak sortu beharko dituzte.

Hiru modalitate egongo dira: bata, lehiaketarako propio sortu diren TikTokeko filtroak erabiliaz, bat-batean zirtoa edo erantzun errimatua sortzea da. Bigarren modalitatean, berariazko filtroak erabiliko dira, bat-batean puntuari erantzuteko. Eta hirugarren modalitatea, esketx errimatuak sortzea da (zirtoka, puntuka, kopletan, rapeatzen… edo nahieran).

Eredu desberdin horien bideoak ikusgai daude TikTokeko ZirTok kontuan, eta baita www.zirtok.eus helbidean ere, leihaketaren oinarriekin batera. ERRE laukoteko Oihana AranaLeire VargasHaizea Arana eta Aner Peritzek osatu dituzte adibideak. Bideoak telefono mugikorrez grabatu daitezke eta formatu bertikala izan behar dute. Denbora aldetik laburra behar du izan eta ezin dute egile eskubideak dituen irudirik edo musikarik izan. Lehiaketatik kanpo geratuko dira pertsonen pribatutasun eta irudi eskubideak urratzen dituzten bideoak, baita umore baztertzailekoak ere.

ZirTok-en 13 urtetik gorako edozeinek har dezake parte, eta parte hartzaile bakoitzak nahi adina bideo igo ditzake TikTok sare sozialera, betiere Zirtok kontua etiketatuta. 

Sari nagusia, epaileek emango dutena 500 eurokoa izango da. Esketx errimatuen modalitatean, bat-bateko zirtoen modalitatean eta bat-bateko puntu erantzunen modalitatean 250 euronako sariak izango dira. Eta sari horietaz gain, zozketaz ere beste 250 euroko saria banatuko da.

Maiatzaren 31ra bitarte dago bideoak sortzeko aukera eta lan sarituak ekainaren 16an jakinaraziko dira.

Beraz badakizu, grabatu zure zirtoa eta parte hartu ZirTok lehiaketan.

ZirTok