Uxue Alberdiren elkarrizketa

Uxue Alberdiren elkarrizketa –

Uxue Alberdiren elkarrizketaGarako Kultura sailean elkarrizketa interesgarria argitaratu dute asteburu honetan. Uxue Alberdik hausnarketa maila sakona erakutsi du Ariane Kamioren galderei erantzuterakoan.

Egin klik hemen elkarrizketa osoa irakurtzeko.

Bertsolaritza literatura da?

Ez zait inporta. Ahozko literatura da. Ez dut esan nahi literatura denik bertsolaritzari prestigio bat emateagatik, badirudielako literaturak badaukala prestigio bat bertsolaritzak ez daukana. Eta bertsolaritza bere horretan bada nahikoa heldu. Niretzat arte bat da, bat-bateko bertsolaritzaz ari garenean. Bertso idatziak poesiatik oso gertu daude, poesia molde bat dira, eta poesia literatura bada bertso idatziak ere badira. Bat-bateko bertsolaritza beste zerbait da; lotua dago performancearekin, lotua dago momentuarekin, inprobisazioarekin, gorputzak presentzia handia du. Ez da bat-bateko bertsolaritzarik existitzen gorputzik gabe, kanturik gabe, ahotsik gabe.

Uxue Alberdiren elkarrizketa