Txomin Ezponda omenduko dute igande honetan

Txomin Ezponda –

Txomin EzpondaTxomin Ezponda bertsolaria omenduko dute igande honetan, Ahetzen, Ahetzeko Herritarren Hitzak eta Bersularien Lagunak antolatuta.

Jatsun sortu zen 1937ko irailaren 9an, Garaziko eskualdean, laborari famili batean. Algeriako gerla garaian soldaduska egin ondoren, Bokalen hasi zen lanean garraiolari gisa. Hitzarekin zuen dohaina ikusita, saltzaile gisa aritzeko eskaini zioten eta lanbide horri eutsi dio erretreta hartu bitarte.

Xalbadorrekin debutatu zuen 1955 urtean, Donibane Garazin, 18 urte zituela. Xalbador, Mattin eta Xanpun bertsolariekin batera, 80. eta 90. hamarkadetako Ipar Euskal Herriko bertsolari entzutetsuenen artean egon da. Mattin, Xanpun, Alkhat eta Mendiburu gisako bertsolariekin maiz aritzen zen, eta 1983an Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen. Bertsolari umoretsua izanik, badu istorioak kontatzeko gaitasun itzela.

Iparraldeko bertsolari sorta bateko azken katebegiaren ordezkari dugu Ezponda, eta bere ibilbideari gorrazarre egin eta bere pertsona omendu nahi izan dute herritarrek, aurten 80 urte borobil beteko dituela kontutan hartuta. Hemen duzue igandeko egitaraua:

Txomin Ezponda

 

Elkarrizketa Hitzetik Hortzeran
2006an Hitzetik Hortzerarako elkarrizketa egin zion Pantzo Hirigarayk. Bertan azaltzen ditu bere bertsotako hasierak, ibilbideak eta bertsoarekiko duen maitasuna eta atxikimendua. Bideoa Bertsoa.eus ataritik hartu dugu.

Txomin Ezponda