Txaber Altube abadiñarrak Donostiako Mikel Laboa bertso-sariketa irabazi du

Txaber Altube –

Ekaitz Herrerak Anboto.org atarian.


Mikel Laboa bertsolaritza sariketaren zortzigarren edizioa irabazi du Altubek. Bertan parte hartzen duen bigarren aldia du eta lortutako txapelagaz “oso pozik” dago. “Saioa polito joan zen. Kantukideak ere ederto aritu ziren” azaldu du. Saioa atzo jokatu zen Donostiako Antigua auzoan, bertako jaien barnean. 

Txaber Altube

Oihana Arana eskoriatzarra lehiakide zuela, buruz burukora ailegatu zen Txaber Altube. “Kosta zitzaidan saioari buelta ematen. Kartzelako saiotik nentorren, kanpoan hoztu ere egin nintzen. Nolabait, arreta galduta bezala nenbilen. Azkenean, jakin nuen nire burua kokatzen” azaldu du Altubek.

Txapela ospatzeko tarte gutxi izan du bertsolariak. “Saioa bukatu eta ikasteari ekin nion. Azterketa izan dut gaur”, dio. Altube Filosofia ikasketak egiten ari da Donostian bertan.

Iker Ormazabal (Hernani), Aissa Intxausti (Lekeitio), Xabat Illarregi (Leitza), Maddi Aiestaran (Beasain), Txaber Altube (Abadiño) eta Oihana Arana (Eskoriatza) ibili ziren bertsotan.

Txaber Altube