Turismoaz, Egoitz Zelaia

Turismoaz –

Honako bertsoak idatzi zituen Egoitz Zelaia bertsolariak Ipar Euskal Herriko Hitzan.

……………………………………………………………………………………………..

Turismoaz

Doinua: Epaile bat behin konturatu zen

1. Agentzietan top-tenean da
Euskal Herria izena;
oihan, itsaso, mendi, desertu,
praktikoki dugu dena.
Hendaia bera bilakatu da
turistarentzako Edena,
hondartza ere ederra baita,
merkatuko hoberena.

2. Nahiz eta jakin Donibanera
hamar minutu daudela
jakin udaran ordutik gora
egin zenitzakeela…
Kexatu aitzin joan yogara,
psikiatrara bestela,
oroit ezazu datorren hura
zerbitzatzeko gaudela.

3. Nahiz eta entzun masifikatze,
gentrifikazio hotsak,
arrotz beharko zuten hizkuntzak
orai ez dira arrotzak;
beraz, tout va bien, bere aldetik
jarri dezala bakoitzak
uler dezagun hau negozio
ona dela guztiontzat.

4. Dena ederki jarria dugu
une honetan, nolanahi,
eguraldiak erabaki du
izatea gure etsai.
Ozonosferak duen zuloa
handitu nahi dugu orai,
hondartzarik ez dugu izanen,
ura eta beroa bai.

Turismoaz