Sufrearen trenbideari
Bertsolari Aldizkaria
2018-06-19
Sufrearen trenbideari –
Xumai Muruaren bertsoak Ipar Euskal Herriko Hitzan.
Langile bagoi koloretsuak,
bengalen kea airean;
grebalarien lokomotiba
sufrearen trenbidean.
Adostasunen geltokiraino
ailegatu ezinean,
ixilarazi nahi baititu
erreformak ozpinetan.
Sufrebidetik lokomotibak
hainbertze aldarrikapen,
guzion esku diren bideak
pribatiza ez ditzaten,
ta langileen eskubideek
segi dezaten izaten,
baina duda dut ea elkorrak
aditu ote ditzaken.
Tren batek hirutan hogoi kamion
garraia ditzakeela,
Tram batek Baionari Garazi
hurbil diezaiokela,
Donostiraino ta Bilboraino
ere joan gaitezkela,
Pentsatu nahi dut noizpeit herriak
ikusiko dituela.