San Andres Bertso Paper lehiaketako irabazleak aukeratu dituzte

San Andres Bertso Paper lehiaketako irabazleak aukeratu dituzte –

eta kitto! euskara elkartearen ataritik.


Lau sarituek azaroaren 22an, barixakua, jasoko dituzte sariak San Andres Bertso Jaialdia hasi aurretik.

San Andres Bertso Paper lehiaketako irabazleak aukeratu dituzte

Eman du ebazpena …eta kitto! Euskara Elkarteko Bertsolaritza taldeak, eta, honenbestez, honako hauek dira aurtengo San Andres Bertso Paper lehiaketako irabazleak: 16 urtetik gorakoen artean, lehenengo saria Urko Egaña Oñatin bizi den azpeitiarrak eraman du berriro, “Handik hona” sortarekin, eta bigarren saria, berriz, Aimar Goenaga eibartarrarentzat izan da, “Nerabe gerade” sortarekin. Gaztetxoenen artean, 16 urtetik behera, J.A. Mogel ikastolako Libe Arizaga izan da irabazlea; bigarren saria, berriz, ikastetxe bereko Ekain Gabiolak irabazi du.

Lau sarituek azaroaren 22an, barixakua, jasoko dituzte sariak San Andres Bertso Jaialdia hasi aurretik. Puntako seikotea etorriko da Coliseo antzokira aurten: Amets Arzallus, Jone Uria, Alaia Martin, Aitor Mendiluze, Jexux Mari Irazu eta Maialen Lujanbiok jardungo dute Jon Mikel Mujikaren esanetara. 20:00etan hasiko da jaialdia eta sarrerak Coliseoko leihatilan jarriko dira salgai, 8 eurotan, egunean bertan 17:00etatik aurrera.