Regueibertso argazki eta bideo kronika

Regueibertso argazki eta bideo kronika

Bertsozale Elkartearen ataritik dakargu kronika hau:

………………………………………………………………………………..

Galiziarrei datorren astera arte esan diegu agur, asteburu potente hau eta gero, eta maiatzaren 11n joango dira Arratiarrak Galizara.
 

Asteburu luzea eman dugu Galiziarrekin batetik bestera. Hemen argazki eta bideo kronikatxoa.

 

APIRILAK 27, EGUENA

Eguen goizaldean heldu ziren galiziarrak Arratiara, Areatzako udaletxean beraientzako prestatutako lo lekura:

Regueibertso argazki eta bideo kronika

APIRILAK 28, BARIKUA

Arratia BHIn egin zitzaien harrera galiziarrei. Illart Gumuzio Arratiako Bertso Eskolako kidean gidatu zuen ekitaldia eta Senchu Sendek egin zituen galegora itzultzaile beharrak. Igorreko alkatearen, institutuko zuzendariaren eta Bizkaiko Bertsozale Elkarteko koordinatzailearen berbak, txalaparta, dantzariak, gaitak, poesia… 

Institutuan gazteek elkarrekin bazkaldu eta gero, arratsaldean Areatzara egin zuten buelta. Bertan, Angel Larrea historialariak eta irakasleak herriko zortzi punturik esanguratsuenak ardatz hartuta, Areatzaren istoria aurkeztu zien bertaratutakoei.

Ostean, Oilar lehia egin zuten, batzuk galegoz eta besteek euskaraz Areatzako kaleetan. Gaita, pendero eta akordeoi hotsek, eta bateko zein besteko dantzek ere girotu zituzten kaleak.

Amaitzeko, afaria, eta afal ostean, Uckaia taldearen kontzertua eta Zirkinik bez-en erromeria izan zuten Gaztetxean.

2017-04-29 ZEANURI

Zapatuan Zeanuriko dantzari egunean parte hartu zuten gazteek.

Frontoiko ekitaldia amaituta, ekitaldia plazan. Saio honetan, gazte asko animatu ziren regueifa doinuan euskaraz eta galegoz, Manolo Masedaren akordeoiak eta bertaratutakoen txaloek lagunduta.   

2017-04-30 ONDARROA

Goizean:

  • Kofradi zaharrean, herriko bertsolaritza ikasleek Galiziarrei ondo etorria emateko egindako regueifak abestu zituzten.
  • Ibai Muñiz historialari Ondarrutarrak gidatuta, herritik ibilbide gidatu eta azalpenak. Tartean Eneko Arrate eta Nerea Gartzia aktoreen esketx bi, eta regueifa eta bertsoak.

Bazkari eta bazkal ostekoa Casa Galician.

  • Eguraldi txarra tarteko, jaialdia Casa Galician egin behar izan genuen. Giro bikainean, regueifak, bertsoak eta kantu herrikoiak uztartuz.

Hemen egunaren laburpen bideoa:

 

ESKERRIK ASKO hau posible egin duzuen denoi:

  • Antolatzaileak: Arratiako Bertso Eskola eta Arratia BHI
  • Parte-hartzaileak: bertsolari eta regueifera/o gazteak (eta ez hain gazteak), dantzariak, istrumentu joleak…
  • Laguntzaileak: Bizkaiko Bertsozale Elkartea, Igorreko udala, Areatzako udala, Ondarroako udala, Areatzako Kultur eta Kirol batzordea, Ucraia eta Zirkinik bez taldeak, gurasoak, Laminetxe gaztetxea, Angel Larrea, Ondarroako Casa Galicia, Ibai Muñiz, Eneko Arrate, Nerea Gartzia…

Irakurri kronika osorik eta ikusi argazki gehiago HEMEN.

Regueibertso argazki eta bideo kronika