Ramuntxo Christy - Zuri ta gorriz

Ramuntxo Christy, BERRIAn.


Ramuntxo Cristy

Ramuntxo Christy. Aiherran (Nafarroa Beherea) jaioa, 1980an. 2000az geroztik Amikuzen bizi da eta Zuberoan lan egin. Hain zuzen ere, gaztetatik izandako bertso zaletasuna Mauleko bertso eskolan garatu du 2005etik hona. Euskal Irratietan Punttuka bertsolaritzari buruzko irratsaioa gidatu du Xan Alkhatekin batera. Bestalde, Xilaba txapelketan parte hartu du 2010az geroztik.

Zuri ta gorriz

Doinua: Sagutxo batzuekin

 

Azken aldian denetan

dugu gai bakarra

Parisek erakusten

daukunez iparra

prest nituen malkoak

eta prest marmarra

etortzekoa baitzen

zerbait oso txarra

Gaur gertatzen zaut doinuz

aldatu beharra.

 

Beldurra ageri zen

inkestaz inkesta

bainan azkenean da

Nagusitu besta

Ongi pentsatuz geroz

poztekorik ez da

Marea igotzean

beti da ber kezka

Noiz eginen ote du

uhainak gainezka ?

 

Itsasuntziak aitzina

segitzen du baina

jadanik hasia da

ondoko kanpaina

zoin izanen da amu

eta zoin arraina

norentzat ur gazia

norentzat xanpaina

hainbestek nahi luke

izan kapitaina

 

Dener entzuten da nik

dut irabazia

ezin jakin kondatzen

duten ikasia

argitu beharra zen

giro nahasia

laino pizuago baten

barna goaz ia

bakotxak bere alde

du analisia.

 

Baikortasun pixkabat

gehitu nahiz horri

gure lurralderaino

gintazke etorri

karta osoa kasik

dugu gorri gorri

Lakarri, Oragarre,

Anhauze, Baigorri

Ta abertzale bat da

Pariseat igorri

 

SNCFan egona

urtetan lanean

ez dea naturala

Peiok azkenean

bidai berri hau dezan

abia trenean

ta han mintzatzen bada

gure izenean

bagoaz burdinbide

onaren gainean !

Ramuntxo Cristy