Merezi al du mendiak errota altuez jostea?

Merezi al du mendiak errota altuez jostea? –

Josu Salegi, Azpeitia GUKAn.


Sañu Bizirikek igandean (13:00) elkarretaratzera deitu du Zelatunen. Aspalditik Azpeititik kanpo bizi naiz, baina aurreko batean etxekoei bisitan joan nintzenean deialdi horren kartelak ikusi nituen kalean, eta bertso hauek idatzi nituen gero.

 

Merezi al du mendiak errota altuez jostea?

 

Erniyo alde batin,
Izazpi bestien,
Izarraitzekin hiru
mendiyen artien
bizitzie eiñ gendun
zuen magalien
goitiken ikusiyez
zeiñ txikiyek giñen

 

Gañeako bidien
bidetxur estue
baso-zelai-arkaitzek
pasaiez gustue
azpiko iturriyen
ze trago freskue
gauze hoyek galtzeko 
daukeu arriskue

 

Aurreapen ustien
badator kaltie
egin berko genduke
lelen galderie:
merezi dun mendiye
errotaz jostie,
eziñezkue baita
atzea jutie.

 

Energi-berde izena
aitzaki hartute,
marra gorri guztiyek
aspaldi pasaute,
Sañu eta Samiño
utzite saldute
energiye aurreztu
dana txikiute?

 

Tallerrak eiñ genitun,
horrekin dirue
nahikue etzan eta
oiñ beste pausue.
Kamiñuek tunelak
badie nahikue,
falta gendun bakarra
errota altue.

 

Hasi berko degule
martxie mantsotzen,
pixket gutxiyokine
ikixiz bizitzen.
Gure seme-alabai
opari bat eiten
jaso gendun altxorra
beayeire uzten.

Merezi al du mendiak errota altuez jostea?