Behialako egun batez: Joxe Mari Lopetegi

Joxe Mari Lopetegi –

Bilbo Hiria irratitik hartutako erreportajea.


Joxe Mari LopetegiGaurkoa bezalako egun batez zendu zen Joxe Mari Lopetegi Olaizola (Irun, Gipuzkoa, 1875eko apirilaren 13a – Arrueta-Sarrikota, Nafarroa Beherea, 1942ko ekainaren 2a) bertsolaria. Errepublikanoa deitu zioten, bertsoa bere asmo eta ideia politikoen aldeko tresna eta bitarteko bilakatu zuelako. Bertsolaritzaren XX. mendeko bigarren erdialderainoko historian, aipagarrienetakoa da Joxe Mari Lopetegi, ‘politiko’ dei litezkeen bertsolarien artean, baina frankismoak inposaturiko, eta garaitsu hartan eta ondoren bertsoaren munduaren ikertzaile ‘ofizialek’ baliaturiko, isiltasuna zela medio, ahanzturan lo egon ziren luzaroan haren bertso eta oroitzapen ia-ia guztiak, harik eta Joxan Elosegi irundar itzultzaileak 2004an, Joxe Mari Lopetegi, Errepublikanoen bertsolaria liburuan, haren obraren berri eman zuen arte.