Jon Lopategiren bederatziko ezagunak

Jon Lopategiren bederatziko ezagunak

Honako bideo artxiboa Bertsoa.eus ataritik dakargu:

……………………………………………………………………………

Gero eta gutxiago falta da 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusia hasteko. Motorrak berotze aldera, orain arteko Txapelketa Nagusietan kantatutako bertsoaldi historikoak berreskuratzen ari gara Bertsoa.eus-en. Bertsolari Txapelketa Nagusi historikoa izan zen 1985ean hasi eta 1986an bukatu zena. Euskal Herriko Bertsolari Elkartea lehenengoz hasi zen antolaketa lanetan, Belodromoan jokatutako lehenengo finala izan zen, belaunaldi berri bateko bertsolariak agertu ziren finalean… Azkenean Sebastian Lizasok jantzi zuen urte hartako txapela.

Jon Lopategiren bakarkako historikoa

Dena den, eguerdian Jon Lopategi zen sailkapeneko buruan. Finalera zuzenean sailkatu zen muxikarra Xabier Amurizarekin batera, 1982an biek jokatu baitzuten buruz burukoa.

Ale eder ugari utzi zituen final hartan, bereziki goizeko saioan. Bakarka honako gai hau egokitu zitzaion: “zahartutako zeure arropak zaborretara bota dituzu eta hara non ikusten duzun beste gizon bat zuk botatako arropak jasotzen”. Bederatzi puntuko hiru bertsorekin erantzun zion Jon Lopategik gaiari, “Gaztalondo handian” doinuan. Bertsozale askoren gogoan geratu zen bertsoaldi hura.

Jon Lopategiren bederatziko ezagunak